Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Belaunaldi-erreleboa aztergai izanen dute Gazteen Dantza Topaketan

Dokumentuaren akzioak

Belaunaldi-erreleboa aztergai izanen dute Gazteen Dantza Topaketan

Egilea
Iosu Ganuza Garcia
Komunikabidea
Euskalerria Irratia
Mota
Albistea
Data
2023/01/31
Lotura
Euskalerria Irratia

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra dantza tradizionalen transmisioa izanen dute aztergai Euskal Herri osoko gazteek. 

Euskal dantza tradizionalen transmisioan arazoa antzeman du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Hori dela eta, Gazteen Dantza Topaketa eginen dute ekainaren 30etik uztailaren 2ra.

15 eta 25 urte bitarteko dantzariei eskainitako asteburua izanen da, eta bertan belaunaldien arteko ordezkapen ezari irtenbidea bilatzeko zenbait dinamikatan parte hartuko dute. Dantza taldea nolabait komunitate gisa ulertzen du Euskal Dantzarien Biltzarrak, eta hain zuzen ere herri, eskualde eta talde desberdinetako dantzariak bi egunez elkartuz, gogoeta hori sustatu nahi dute.

Endika Saez de Adana izan da Euskalerria Irratian eta arazoaren, zein topaketaren berri eman du.

Belaunaldi-erreleborik ezaren arazoa jarriko dute beraz mahai gainean, dantzari gazteak konponbidean inplikatu nahian eginen dituzte topaketak. Izen ematea otsailean irekiko dute.

Dokumentuaren akzioak