Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beasain eta Donibane Lohizune dantzak elkartuta

Dokumentuaren akzioak

Beasain eta Donibane Lohizune dantzak elkartuta

Aurtzaka eta Begiraleak taldeetako dantzariek euskal dantza tradizionalen erakustaldia egin dute. Argazkiak, albistean.
Egilea
A. Vierbücher
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2025/11/03
Lotura
Goierriko Hitza
EUSKAL DANTZAK

Beasain eta Donibane Lohizune dantzak elkartuta

Aurtzaka eta Begiraleak taldeetako dantzariek euskal dantza tradizionalen erakustaldia egin dute. Argazkiak, albistean.

Giro paregabea bizi izan zen Beasainen larunbatean, Aurtzaka Dantza Taldeak antolatutako dantza emanaldiari esker. Oholtzara igo ziren, Aurtzakako eta Donibane Lohizuneko Begiraleak taldeetako dantzariak, eta ikusleek Euskal Herriko dantza tradizionalen aberastasunaz eta aniztasunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Bi taldeek lotura historiko estua dute. Izan ere, orain arte topatu den Beasaingo Loinazko espata-dantzarien argazkirik zaharrena, 1897. urtekoa Donibane Lohizunen ateratakoa da. Irudi horrek bi herrien arteko harremana bizirik mantentzen lagundu du, eta 2023 eta 2024ko ekainean Beasaingo dantzariak herri lapurtarrean dantzatu ondoren, oraingoan, Donibaneko Begiraleak taldekoek egin dute bisita Beasainera.

Emanaldian, bi taldeetako piezak tartekatu ziren. Gazteenek eman zioten hasiera Kontrapas dantzarekin, eta jarraian, Aurtzakakoek Igartzako Zumitz-dantza, Zuberoako maskaradak, eta molde zaharreko Jota eta Porrua eskaini zituzten. Begiraleak taldekoek, berriz, Kaxkarot, Makil Berri, Ainhotarrak Jauzia, Fandangoa, Makilariena, Bizar-dantza eta Soka-dantza interpretatu zituzten, guztiak ere, Ipar Euskal Herriko dantza tradizionalak. Emanaldia bi taldeetako kideek kalejirak itxi zuen, giro bero eta hunkigarrian.

Bestalde, Begiraleak taldea 90. urteurrena ospatzen ari direnez, buruzagi-makila eta Dantza Beasainen liburuaren ale bat jaso zituzten oroigarri gisa, bi herrien arteko adiskidetasunaren eta kultur loturen seinale.

Jarraian emanaldiko argazki batzuk.

Argazkiak: Aurtzaka Dantza Taldea

 

Dokumentuaren akzioak