Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bat egiten duten bidezidorrak

Dokumentuaren akzioak

Bat egiten duten bidezidorrak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2023/09/06
Lotura
Nontzeberri

Ipar Eszena Bideak edo arte eszenikoak trukatzeko proiektuak bere bosgarren edizioa abiatuko du Bat egiten duten bidezidorrak lelopean, irailaren 17tik urriaren 22ra arte, Galizia, Asturias, Kantabria, eta Euskal Herrian.

Aurten agertoki gehiago, funtzio gehiago, jarduera gehiago eta lankidetza gehiago egingo dira, eta berrikuntza garrantzitsuak ere izango dira. Hala, Nafarroako Foru Komunitatearen proiektuan behin betiko sartzea; lurralde guztietako programazioa nabarmen handitzea (38 egoitza izatetik 57 izatera); Bidezidorrak delakoaren estreinaldia, tokiko proiektuekin lankidetzan aritzeko sare bat, hala nola Asturiasko Dantza Xixón edo Galiziako FIOT de Carballo, eta Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Te Veo elkarteak antolatu eta finantzatutako tailer eta solasaldien programa bat.

Euskal Herritik honako lanak ikusi ahalko dira: Aboon Teatre, Baby esferic ikuskizunarekin parte hartuko duena, Cía. Eva Guerrero Gorpuztu ikuskizunarekin eta Tanttaka Teatroa, Sexpiertos-Sexberdinak aurkeztuko duena. Bestalde, Nafarroak beste hiru proposamen artistiko dakartza: Inextremis El rey tuerto ikuskizunarekin; Led Silhouette Los perros ikuskizunarekin, eta Levelibular Portamundos ikuskizunarekin.

Funtzio horiek guztiak Hondarribia, Zarautz, Mutriku, Eibar, Gernika, Elorrio, Muskiz, Bilbo, Zigoitia, Agurain, Bastida eta Gasteiz izango dira ikusgai.

Ekimenaren webgunean duzue informazio zehatza.

Dokumentuaren akzioak