Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ballet erakustaldi aparta egin dute Arrasate Musikaleko ikasleek

Dokumentuaren akzioak

Ballet erakustaldi aparta egin dute Arrasate Musikaleko ikasleek

Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2021/06/12
Lotura
Goiena

Ballet erakustaldi aparta egin dute Arrasate Musikaleko ikasleek

Egubakoitz arratsaldean ikasturte amaierako ballet kontzertua hartu zuen Amaia antzokiak, eta Arrasate Musikaleko 80 ikasle inguru aritu ziren oholtza gainean. Eskolako ekintza arduradunak, Edorta Aiastuik, kontzertuak emandakoaren "balorazio positiboa" egin du. 

Hamar ikuskizun ezberdinez osatutako kontzertua izan zen atzokoa; txikienak, sei urtekoak, izan ziren agertokira igotzen lehenak, eta zaharrenek eman zioten amaiera saioari. Ikasturtean ikasitakoa proban jartzeko eguna izan zen atzokoa, eta emaitzarekin pozik azaldu da Aiastui. Adierazi du kontzertua ikusteko sarrera guztiak agortu zirela, "edukiera mugei jarraiki, 260, denera".

Horretaz gain, Jana Fuente ballet irakaslearen lana goraipatu gura izan du: "Koreografia denak berak prestatu ditu ikasleekin, eta izugarrizko lana egin du aurten ere". Gaineratu du, ikuskizun bakoitzarekin musika eta irudiak uztartu zituztela, "atzeko pantailak ahalbidetu zuen hori, efektu polita sortuz". 

Dokumentuaren akzioak