Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Baina noiz dira aurten inauteriak?

Dokumentuaren akzioak

Baina noiz dira aurten inauteriak?

Goiztiarrenak hasita daude, eta azken Maskarada saioa apirilaren 22an egingo dute, Maulen. 'Dantzan.eus' webguneak 2023ko inauterien egutegia paratu du.
Egilea
Edu Lartzaguren
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2023/01/31
Lotura
Berria

Altsasun Momotxorroak aterako dira otsailaren 21ean.

Altsasun Momotxorroak aterako dira otsailaren 21ean. RAUL BOGAJO / FOKU

Zer da okerragoa, mozorrorik gabe agertzea inauteri betean dagoen herri batera, ala norbere mozorroak denen begiradak erakartzea, jaia aurreko egunean izan zelako? Halakorik ez gertatzeko, 2023ko mozorro jaien egutegia prestatu du Dantzan.eus webguneak, Euskal Herriko inauteri tradizionalak bilduta.

Maskaradak eta kaskarotak dagoeneko hasi dira, eta inauteriak goiz ospatzen dituzten hainbat lekutan ere egin dituzte jaiak, Leitzan kasurako (Nafarroa).

Ostegun gizena otsailaren 16an ospatuko da aurten, eta hilaren 21ean izango da inaute asteartea.

Eta ohartarazpen bat egin dute Dantzan.eus-ekoek: «erreferentzia moduan» erabiltzeko da egutegia, leku askotan inauteriak azken unean antolatzen dituztelako, eta aldaketak egon daitezkeelako. Beraz, mozorroturik joan aurretik, komeni da baieztatzea, inolako maskarak ezin duelako lekuz kanpo egotearen lotsa estali.

Hona ekarri dugu 2023ko inauterien egutegia: 

Urtarrilaren 30a eta 31:

Ituren, Aurtitz eta Zubieta (Nafarroa): Mozorroak eta Joaldunak. 

Otsailaren 2-3a:

Arantza (Nafarroa): Mozorro zuriak. 

Otsailaren 4a:

Donostia: Kaldereroak.

Donibane Lohizune (Lapurdi): Hartzaren Eguna.

Anhauze (Nafarroa Beherea): Basaldunak eta Txilintxadunak.

Andoain (Gipuzkoa): Axerien puska biltzea.

Arizkun (Nafarroa): Gizakundea.

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu (Lapurdi): kaskarotak. 

Otsailaren 5a:

Donostia: Inude eta artzainak.

Mendikota (Zuberoa): Maskaradak.

Beskoitze, Donibane/Ziburu, Itsasu (Lapurdi): Kaskarotak. 

Otsailaren 10a:

Ziburu: Sorgin gaua.

Igantzi (Nafarroa): puska biltzea ostirala. 

Otsailaren 11:

Lizartza (Gipuzkoa): Puska biltzea eta inauteri dantzak.

Arano (Nafarroa): Zomorroak, puska biltzea eta zahagi dantza.

Oiartzun (Gipuzkoa): Ihote dantzak, intxixuak eta sorginak.

Eibar (Gipuzkoa): Koko marruak baserriz baserri eskean eta koko dantzak.

Ilarduia, Egino eta Andoin (Araba): Lastozko gizona.

Igantzi: Puska biltzea.

Iruñea: Kauterak.

Bera: Kaldereroak.

Kuartango: Porreroak.

Gamere: Maskaradak.

Beskoitze, Uztaritze, Itsasu: Kaskarotak. 

Otsailaren 12a:

Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak.

Irun (Gipuzkoa): Inude eta artzainak.

Lekorne (Lapurdi): Baigurako libertimendua.

Uztaritze, Itsasu: Kaskarotak. 

Otsailaren 16a:

Eskoriatza (Gipuzkoa): Urdelardero eguna.

Errenteria (Gipuzkoa): Azeri dantza.

Lezo (Gipuzkoa): Trapujaleen jaitsiera.

Bergara (Gipuzkoa): Sorgin-dantza. 

Otsailaren 17a:

Agurain (Araba): Porreteroa eta Sorgina.

Segura (Gipuzkoa): Hartzaren esnaera.

Eibar: Kaldereroak.

Artea (Bizkaia): Kokomarroak. 

Otsailaren 18a:

Bakaiku (Nafarroa): Kamarroak.

Gallarta (Bizkaia): Kalez kaleko eskea eta dantzak.

Olazti (Nafarroa): Zamarroak eta Neskak.

Galdakao (Bizkaia): Altsasuko inauteria.

Cintruenigo (Nafarroa): Zarramuskeroak.

Hernani (Gipuzkoa): Azeri dantza.

Donostia: Jardinzayen konpartsa.

Durango (Bizkaia): Surrandiak.

Oñati (Gipuzkoa): Oñatiko inauteria.

Agoitz (Nafarroa): Kaskaboboak eta Maskaritak.

Amezketa (Gipuzkoa): Talai dantzariak.

Irun (Gipuzkoa): puska biltzea.

Beasain (Gipuzkoa): dantza desfile herrikoia.

Añorga (Donostia, Gipuzkoa): Dibertimendua.

Beskoitze, Itsasu, Urruña: Kaskarotak. 

Otsailaren 19a:

Bera (Nafarroa): Inude eta artzainak.

Zalduondo (Araba): Markitos. 

Amezketa: Talai dantzariak.

Abaltzisketa (Gipuzkoa): Txantxoak.

Aretxabaleta (Gipuzkoa): Txino dantza.

Lesaka (Nafarroa): Goitarrak, Zakuzarrak.

Markina-Xemein (Bizkaia): Zahagi dantza eta Hartza.

Mundaka (Bizkaia): Atorrak.

Azpeitia (Gipuzkoa): Elegante Eguna.

Gernika (Bizkaia): Marrauen sokadantza.

Antzuola (Gipuzkoa): Sorgin dantza.

Donostia: Jardinzayen konpartsa.

Irun: puska biltzea.

Unanu (Nafarroa): Mamuxarro gazteak.

Donibane Garazi (Nafarroa Beherea): Libertimendua.

Iruñea: Iruinkokoa.

Ürrüstoi (Zuberoa): Maskaradak.

Beskoitze, Uztaritze: Kaskarotak. 

Otsailaren 20a:

Lesaka: Fraindarrak arraultze eskean.

Bera: Zingar-arraultze eskea.

Goizueta (Nafarroa): Puska biltzea baserrietan.

Lantz (Nafarroa): Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak.

Burlata (Nafarroa): Martingala. 

Otsailaren 21a:

Arizkun (Nafarroa): Sagar-dantza eta Hartza.

Lantz: Miel Otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak.

Goizueta: Zahagi dantza.

Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean.

Laudio (Araba): Lezeagako sorgina.

Unanu: Mamuxarroak.

Altsasu (Nafarroa): Momotxorroak.

Burlata: Martingala.

Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak.

Lekeitio (Bizkaia): Estudiantina.

Eskoriatza: Kukumarroak.

Kanpezu (Araba): Toribio.

Errenteria: Sardinaren ehorzketa

Arbizu (Nafarroa): Txatamorroak, Aittun Handiya eta Amin Txikiya.

Erratzu (Nafarroa): Damak. 

Otsailaren 25a:

Sanfuentes (Bizkaia): Kalez kaleko eskea eta dantzak.

Trapagaran (Bizkaia): Carrascoliendas.

Saratsu (Araba): Porreteroa.

Altzürükü (Zuberoa): Maskaradak.

Urruña: Kaskarotak. 

Otsailaren 26a:

Donapaleu (Nafarroa Beherea): Libertimendua. 

Martxoaren 4a:

Muskildi (Zuberoa): Maskaradak. 

Martxoaren 11a:

Hazparne (Lapurdi): Libertimendua.

Idauze Mendi (Zuberoa): Maskaradak. 

Martxoaren 12a:

Bunuze (Nafarroa Beherea): Oztibertimendua. 

Martxoaren 19a:

Zalgize (Zuberoa): Maskaradak. 

Martxoaren 26a:

Urdiñarbe (Zuberoa): Maskaradak. 

Apirilaren 2a:

Larraine (Zuberoa): Maskaradak. 

Apirilaren 9a:

Barkoxe (Zuberoa): Maskaradak. 

Apirilaren 16a:

Sohüta (Zuberoa): Maskaradak. 

Apirilaren 22a:

Maule-Lextarre: Maskaradak.

Dokumentuaren akzioak