Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bailarako Dantzari Eguna Oñatin ospatuko da larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Bailarako Dantzari Eguna Oñatin ospatuko da larunbatean

Komunikabidea
Mondraberri
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2023/03/28
Lotura
Mondraberri

Testua: Antolatzaileak.

Apirilaren 1ean, larunbata, Oñatin bailarako dantza taldeetako dantzariok kaleak alaituko ditugu. Hauen artean Arrasateko Arrostaitz Dantza Taldea eta Lore Gazteak Dantza Taldea, Aretxabaletako Leizarra Dantza Taldea, Antzuolako Oinarin Dantza Taldea, eta Oñatiko Oñatz Dantza Taldeko kideok izango gara.

Goiezeko 11:30etatik aurrera Oñatiko kaleak girotuko ditugu, eta 12:00etan Foruen Enparantzan ekitaldi bikainaz gozatu ahal izango duzue. Eguraldia gure alde ageriko ez balitz, ekitaldi nagusia Oñatiko kiroldegian ospatuko litzateke.

Irrikitan gaude, horrenbeste ilusio eta gogoz antolatutako eguna heltzeko.
Animatu eta gerturatu zaitez plazara!

Gora Bailarako Dantzari Eguna!

Dokumentuaren akzioak