Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo Aratusteak zapatuan ospatuko dira

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo Aratusteak zapatuan ospatuko dira

Egilea
Maider Arregi
Komunikabidea
Goiena
Mota
Albistea
Data
2020/01/18
Lotura
Goiena

Oinarin dantza taldea hasia da Aratusteetarako motorrak berotzen. Herritarrak ere hasi dira Aratuste-dantzak ikasten. Aurten, ordea, mozorro-festa zapatuan ospatuko da, egun osoz. Helburua da festaren izaera eta parte hartzea indartzea.

Antzuolan Aratuste-domeka ospatu izan den arren, aurten, mozorro-festa zapatuan ospatuko da. "Domekako eguna, dantza taldearen parte-hartze mailari dagokionez, moteltzen joan da. Egun hau pizteko eta indartzeko motibazioa agertu da orain, eta aukera bezala aztertu da egitaraua zapatura aldatzea. Aurtengo saiakerarekin ikusiko dugu zer gertatzen den, baina, urtero bezala, herritar oro dantzan egitera animatu nahi dugu", azaldu du Oinarin dantza taldeak.Egitarauari bere osotasunean eutsiko lioke aldaketak. "Eguna luzatuko den arren, goizetik hasiko gara dantzekin eta eguerdian egingo dugu dantza emanaldia plazan. Oraindik dantzak zehaztu gabe dauden arren, horretan lanean dihardugu, eta dantzan ohitu gabeko jendea ere animatzeko esperantza dugu. Edonor dantzan jartzeko aitzakia izatea nahi dugu". Entseguak hasi dira Astelehenean egin zuten lehen entsegua, liburutegian. Herritar ororendako daude ateak irekita.

Mozorrotzeko deia

Herritar oro festara animatu nahi du Oinarinek. "Nahiz eta gurekin dantza egitera animatu ez, har dezatela iniziatiba eta ken diezaiotela armairuari hautsa! Jantzi mozorroa eta irten daitezela kalera zapatuan, goizez zein arratsaldez, gu herria girotzeko asmoz gabiltzan bezala, herriak gu ere girotu gaitzan", azaldu du Oinarin dantza taldeak.

Dokumentuaren akzioak