Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Antzerkia, dantza, clowna eta zirkua, Zarauzko Kalerki kaleko arteen jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Antzerkia, dantza, clowna eta zirkua, Zarauzko Kalerki kaleko arteen jaialdian

Kaleko artearen hainbat diziplina batuko dira Zarauzko kaleetan bihartik larunbatera, Kalerki kale antzerki jaialdiaren 25. edizioan.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2018/07/03
Lotura
Naiz

Bihar, Pez Limboren “Oxido: umore garratza/ Humor corrosivo” antzezlanak irekiko du jaialdia (Villa Munda, 19.00etan euskaraz eta 20.30ean gazteleraz), eta osteguna lau proposamenekin helduko da: antzerkiaren atala Trapu Zaharrak konpainiaren “Hetsiak” obrak ordezkatuko du (19.00, Udaletxeko plaza), zirkua ekarriko du Shakti Olaizolak “Baldin bada” ikuskizunarekin (20.00, Frontoi Txiki) eta dantzak bi ordezkari izango ditu, Anezkaren “Revolución” (22.00, Munoa) eta Maduixa valentziarren “Mulïer” (22.30, Munoa). Ostiralean, Lleidako Xip Xap Teatre-ren “Transhumancia” antzerki ibiltaria (19.00, Villa Mundako parkea), Barsantiren “Kale gorrian” (21.00, Musika Plaza), Ganso y Cia-ren “Babo royal” clown-ikuskizuna (22.00, Frontoi Txiki), Kukai & Brodas-en “Topa” (22.30, Munoa) eta Rodrigo Cuevas asturiarraren “El mundo por frontera” musika emanaldia (23.30, Frontoi Txiki) izango dira. Larunbatean itxiko da aurtengo jaialdia ikuskizun hauekin: Madrilgo Recortauro-ren “Dira dira zezenak dira” (18.00, udaletxetik abiatuta), Markeliñeren “Chef nature” (19.30, Munoa), Garazi & Cia-ren “Erraia” (20.30, Frontoi Txiki), La Gloren “Entre cuatro tiempos” (22.00, Photomuseum) eta La Dinamo eta Funky Bike Banden “Music on cicles” (21.00 eta 23.00, kaleetan zehar) .

Dokumentuaren akzioak