Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aniez Cecconek irekiko du Ilunabarrean Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Aniez Cecconek irekiko du Ilunabarrean Dantzan

Otsailean Eibarko Josu Garatek zuzenduko du dantzaldia, eta martxoan, berriz, Elgetako Patxi Monterok.
Komunikabidea
Alea
Mota
Albistea
Data
2020/01/02
Lotura
Alea

Aniez Cecconek irekiko du Ilunabarrean Dantzan

Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator, bosgarren urtez, Oihaneder Euskararen Etxera. Urtarriletik martxora hiru folk-dantzaldi egingo dituzte, hilean behin, igande iluntzetan. Euskal lurralde desberdinetako dantzariek zuzenduko dute saio bakoitza. Guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilariaren eta Nika Bitchiaskvili bibolinjolearen gidaritzapean. Miarritzeko Aniez Ceccon dantzariak gidatuko du lehen saioa urtarrilaren 19an.

Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza bitartean landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourre, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako. 

Izen-ematea

Lehen saioa urtarrilaren 19an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Aniez Ceccon miarriztarrak gidatuta. Betti Betelurekin ikasitakoa, harengandik jaso zuen dantzaren transmisiorako grina. Dantzaren zalea da oro har. Grand Bal de l’Europe dantza-jaialdi handian ohiko parte-hartzailea, bateko eta besteko tradiziozko dantza errepertorio zabala jaso du. Tradiziozko dantza irakasle dihardu haurrekin zein helduekin. Patxi eta Batbiru taldeko partaide izan zen sei urtez, 3 CD grabatuta. Ondoren Thierry Biscarry-rekin Kokin taldean ...Eta kantuz hasi ziren CDa grabatu zuen (2006), plazako dantzarako piezekin osatutakoa hau ere. 2008an Zeina taldea sortu zuen, Europako jaialdietan ohikoa den dantza-errepertorioa Euskal Herrian ezagutzera emateko, bera dantza-gidari dela.

Otsailean Eibarko Josu Garatek zuzenduko du dantzaldia. Martxoan, berriz, Elgetako Patxi Monterok.  Saio bakoitzaren aurreko astean irekiko ditugu epeak izena emateko. Oihaneder Euskararen Etxeko harreran ere izena emateko aukera egongo da. Lehen saiorako izen-emate epea urtarrilaren 13tik aurrera irekiko da.

Dokumentuaren akzioak