Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Anhauzeko ihauteriak 2019

Dokumentuaren akzioak

Anhauzeko ihauteriak 2019

Aurten ere, ihauteriak antolatu dituzte Basaldunek Anhauzen. Joanden urtean, Nafarroako Olazti herrian izanik, aurten Olaztiko 30bat lagunek parte hartu dute Anhauzeko ihauterietan. Larunbat arratsaldean, auzoz auzo ibili dira biharamuneko paëlla egiteko osagaiak biltzen. Larunbat arratsean basaldunek herria zeharkatu dute joareen soinuak entzuten zirela Xubito auzotik plazaraino. Igande goizean, herritar multzo batek bezperan bildu osagaiekin paëlla bat sukaldatu dute 120bat baskaltiarrentzat. Aste buru polita izan da, herritar eta kanpotik herrira bizitzera etorriak direnen arteko topaketak sortuz.
Komunikabidea
Kanaldude
Tokia
Anhauze
Mota
Albistea
Data
2019/03/26
Lotura
Kanaldude

Dokumentuaren akzioak