Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amets Bidek eta Bertso Eskolak ‘Bertsoak Dantzan’ estreinatuko dute Seguran

Dokumentuaren akzioak

Amets Bidek eta Bertso Eskolak ‘Bertsoak Dantzan’ estreinatuko dute Seguran

Bihar Segurako plazan aurkeztuko dute dantza txapelketaren 40. urteurrenaren harira. San Joan txirrindulari proba, eta toka eta bola txapelketa ere jokatuko dira festa aurreko asteburuan

San Joan jaien aurreko asteburua ere festa giroan ospatuko dute Seguran. Bihar arratsaldean, 16:00etatik aurrera, txirrindularitza, bola eta toka txapelketak, buruhandiak eta Bertsoak Dantzan ikuskizuna izango dira.
Egilea
Loinaz Agirre
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2016/06/17
Lotura
Goierriko Hitza

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurreneko ekitaldien barruan, bertsoa eta dantza uztartuko dituzte Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Elkarlanean sortu berria duten Bertsoak dantzan ikuskizuna estreinatuko dute, 19:30ean, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Baratze pilotalekuan izango da.

Dantza eta bertsoa uztartuko dituzte ikuskizun berritzailean. Bi taldeen elkarlanarekin joan dira ikuskizuna zehazten eta ekitaldian bertsoak kantatuko eta dantzatuko dituzte. «Zuzenean bat-batekotasunik esperimentzen» saiatuko dira. Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarrek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Asteburu pasa Seguran

Ikuskizun berri horren aitzakian, asteburu pasa egingo dute dantzariek eta bertsolariek elkarrekin Segurako aterpetxean.

http://goierri.hitza.eus/files/2016/06/Bertsoak_dantzan.jpg

Amets Bidekoak Bertsoa Dantzan ikuskizunaren entseguan.

Dokumentuaren akzioak