Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Laguntza barik oso zaila da guretzat ezer egitea»

Dokumentuaren akzioak

«Laguntza barik oso zaila da guretzat ezer egitea»

Eva Vidal, ‘‘ningún árbol donde poner la cabeza al fresco’

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Deia
Tokia
Ortzadar
Mota
Elkarrizketa
Data
2003/05/13

Izenburu bitxia dauka zure koreografiak: ‘‘Ningún árbol donde poner la cabeza al fresco’’.



Nagusi egiten garenean izaten dugun desilusioaz ari da nire lana. Handitzean konturatzen gara garrantziarik gabeko zenbat gauza kontatu dizkiguten txikiak ginenean, nola inor ez den arduratu gutaz benetan. Horren aurrean etsipena da irteera bat eta bestea aurrera egitea, zuk zure kabuz bilatutako erantzunekin.



Gerizpea ematen diguten zuhaitz askorik ez dugu, beraz?



Zerbait txarto irtetzen zaizunean, arazoek gainezka egiten dutenean zuhaitz bat behar duzu. Baina, umetan ez badizute ezer erakutsi edo erakutsi duenak ez badizu ezertarako balio nekez egingo duzu aurrera. Edo bai, baina zure baliabideak beharko dituzu zeren aurretik zenituenak hutsak dira.



Hau da zure lehenengo koreografia?



Ez, lehenengoa ‘‘¿Qué vamos a hacer con lo incorregible?’’ du izena, La Fundicionen izango gara asteburuan. Ordubeteko lana da. Errazanetik hasi beharrean, zailenetik hasi naiz; normalean gauza txikiekin hasten da jendea...



Apustu arriskutsua izan da?



Ez dakit arriskutsua izan den, baina dirurik gabe egin dugu. Orain artekoak ikusita ez dut uste horrelako lan handirik egingo dudanik inolako laguntzarik izan gabe.



Laguntzak beharrezkoak dira, orduan?



Oso zaila da laguntzarik gabe lan egitea. Dirurik ez baduzu nola esango diozu dantzari bati beste lan batzuk utz ditzala zeurean ari tzeko? Oso zaila da.

Dokumentuaren akzioak