Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 59 jarduera eta emanaldi izango dira Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Dokumentuaren akzioak

59 jarduera eta emanaldi izango dira Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Itsas Elkarrizketak ekimenaren bidez, nazioarteko eta bertako sortzaileak elkarrekin ariko dira Errenteriako oholtzetan.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Zarautz
Mota
Albistea
Data
2023/09/12
Lotura
Gaztezulo

59 jarduera eta emanaldi izango dira Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

Musika, dantza, artea, literatura, historia eta gastronomiaren inguruko 59 jarduera eta emanaldi izango dira Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioan, ostegunetik igandera bitarte. Antolatzaileek azaldu dutenez, ‘Bitakora’ izango da aurtengo leloa: "Omenaldia egin nahi diogu urteotako lanari, gurean izan diren sortzaileen ekarpenei. Sortzaileek, eragileek eta ikusleek jarriko duten hondar alearekin koaderno horretan orrialde berria idaztea izango dugu aurtengoan ere helburu”. Jaialdian parte hartuko duten sortzaileen erdia baino gehiago emakumezkoak izango direla ere nabarmendu dute.

Lau gune nagusi izango ditu jaialdiak: oholtza nagusia izango den ‘Itsasargi Nagusia’; emanaldi intimoagoak eskainiko dituen ‘Herriko Plaza’; ‘Kalekaia’ artista urbanoentzako espazioa; eta ‘Herrixka’, jarduera parte hartzaileetarako gunea. Azken hau gastrogune ere izango da eta foodtruck-ak jarriko dituzte bertan.

Besteak beste, musikari hauek parte hartuko dute jaialdian: Szamana Contraste, Olaia Inziarte, EDE, Yaima Orozco, DJ Rita, Doble & Hugsound, Rebeca Lane, Yassar, Ramada Inn, Olana Liss, Malva Vela, Deñe, Trouble Woman, Eire, Mirua, Etxepe eta Denso.

Itsas Elkarrizketak ere izango dira nazioarteko eta bertako sortzaileekin. Honako hauek arituko dira elkarrekin: Fémina eta Bea eta Idoia Asurmendi; Aywa eta Kimu Txalaparta; Nidia Gongora eta Olaia Inziarte; Bia Ferreira eta Iban Nikolai; eta Rodrigo Cuevas, Dupla eta Hekthorfolk. 

Bestetik, Errenteriako EMKE bandaren Bi lurralde, hizkuntza bat emanaldia ere izango da eta bertako Herri Arte Eskolak Galesko hiru artistarekin egindako hilabeteetako elkartrukearen emaitza ere taularatuko dute: Galestar konexioa.

Bestalde, haur  nahiz helduentzako ikastaro zein tailerrak ere antolatu dituzte: paddle surfa, bisita gidatuak, bitakontakizunak, ziklobira, dantza polinesiarrak, afro urban tailerrak… 

Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa.

Dokumentuaren akzioak