Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Symbiosis” koreografia, Bilboko La Fundicion aretoan

Dokumentuaren akzioak

“Symbiosis” koreografia, Bilboko La Fundicion aretoan

Asteburu honetan, ekainak 18 eta 19, Ziomara Hormaetxe konpainiak Symbiosis aurkeztuko du Bilboko La Fundicion aretoan.

Sinbiosia honela defini daiteke: elkarreragin biologikoa, espezie desberdinetako bi organismoren arteko harreman estu eta iraunkorra. Ziomara Hormaetxe konpainiak gizonaren eta emakumearen arteko harremanetara eraman nahi du kontzeptu biologiko eta zientifiko hori Symbiosis obraren bidez. “Elkartzen diren edo espazio tangentzialetan mugitzen diren lau gorputzen arteko elkarrizketa da. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute”.
Egilea
La Fundición
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/06/14
Lotura
Nontzeberri

Cia Ziomara Hormaetxe 2012an sortu zen. Izatez, Artearen historian lizentziatua da, baina dantza klasiko eta garaikide ikasketak egin zituen Frantzian. Bere formazioa findu zuen geroago Cannes, Nueva York, Brusela, Amsterdam, Madril eta Bartzelonan. Hainbat ekoizpen burutu ditu, hala nola: La noche se posó con las alas rotas (2008), Tan_tak (2012), K-otica (2013), K-otica in progress (2014), eta Symbiosis (Eusko Jaurlaritzak subentzionatua: sorkuntza koreografikoa 2014, eta produkzioa 2015). 

Dokumentuaren akzioak