Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Geure(R)a”, Harrobi Dantza Bertikala Konpainiaren ikuskizun berria

Dokumentuaren akzioak

“Geure(R)a”, Harrobi Dantza Bertikala Konpainiaren ikuskizun berria

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2023/05/17
Lotura
Nontzeberri

Bihar, maiatzak 18, 23:30ean, eta Leioako Umore Azokaren programazioaren barruan, Harrobi Dantza Bertikala Konpainiak Geure(R)a dantza bertikalaren pieza berria estreinatuko du. Geure(R)a obraren lehen helburua arte-diziplina desberdinak sormenezko ikerketa gisa elkarrekin bizitzea da.

Janire Etxabe dantzariak zuzenduriko lan horretan naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa bat planteatzen da. Hiru dantzarik egindako airezko koreografia eseki horretan ere musika, testuak eta bestelako osagarriak agertuko dira. Hala, Juantxo Zeberioren taldearen (Maddi Arana, Francesca Di Nicola, eta Ivan Carmona) musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute dantza ikusgarria.
Airean, eta hormatik zintzilik hiru dantzari arituko dira: Sara Mohino, Alejandra Perez eta Janire Etxabe.

“Helburu nagusia euskal kulturaren sorginen iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira. Naturara, esentziara hainbeste hurbiltzen gaituzten istorio horiek ari direla ahazten sentitzen dugu. Zentzu horretan, helburu garrantzitsu bat kontzientzia hartzeko espazio bat sortzea da, non natura erdigune gisa jartzen den eta harekin harreman osasuntsu batera itzultzea proposatzen den”.

Dokumentuaren akzioak