Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka “Akadantz”, XIII. Kale Dantzen Lehiaketa, Elorrion

Dokumentuaren akzioak

“Akadantz”, XIII. Kale Dantzen Lehiaketa, Elorrion

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/05/13
Lotura
Nontzeberri

Akadantz, XIII. Kale Dantzen Lehiaketa larunbatean, hilak 15, egingo da Elorrioko Arriola Antzokian. Arratsaldean, 16:00etan, junior eta experimentala  taldeak arituko dira, eta 19:00etan, absoluta eta bikoteak. Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie.

Akadantz hiri-dantzen (funky, house, urban dance, hip-hop, break-dance, locking, popping…) lehiaketa-erakusketa da, Arriola Antzokian ospatzen da eta gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dago. Dantza honen diziplinak “entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzarekiko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da”. Egitasmoak taldeek haien artean harremanak egitea, ezagutzak partekatzea eta primeran pasatzea ahalbidetzen du.

Lehiaketara horretan, originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, musika sinkronia, talde lana, eta markatutako iraupenera doitzea (hiru minutu gutxi gorabehera) kontuan hartuko dira.

Breakonstage jaialdiaren aurreko jarduera da Akadantz. Gainera, irabazleak Europan garrantzia handia duen Breakonstage jaialdian dantzatuko dira.

Gogoratu, Akadantz, XIII. Kale Dantzen Lehiaketa larunbatean, hilak 15, Elorrioko Arriola Antzokian egingo da.

Dokumentuaren akzioak