Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza’ ipuinaren aurkezpen jendetsua

Dokumentuaren akzioak

‘Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza’ ipuinaren aurkezpen jendetsua

Antxiñe Mendizabal idazleak eta Josu Maroto marrazkilariak Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza ipuina aurkeztu zuten atzo Antioko interpretazio zentroan.
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2017/06/09
Lotura
Otamotz

Ekitaldira herritar asko hurbildu ziren eta aretoa bete egin zen. Mendizabal eta Marotorekin, Mikel Serrano alkatea, Ines Aztiria dantzaria eta Endika Altzelai txistularia eseri ziren. Izan ere, liburua Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak bultzatu dute eta udalaren babesa jaso du. 14 eurotan jarri dute salgai, kultur etxean, interpretazio zentroan eta bi herrietako liburu-dendetan. Alkateak Mendizabalek bildutako informazioa beste lan batzuk egiteko ere erabiliko  dela eta Marotok libururako egindako marrazki batzuk interpretazio zentroan jarriko dituztela aurreratu zuen.

‘Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza’ ipuinaren aurkezpen jendetsua

Dokumentuaren akzioak