Fundación Vital taldearen ‘Vital por Álava’ programaren XIX. edizioaren bigarren jardunaldia izango da asteburu honetan musika, antzerki eta dantza eskaintza zabalarekin.

Lehen emanaldia ostiralean izango da, 18:00etan, Legutioko plazan. Gorbeialdea herrira hurbiltzen direnek ‘Iturbletz’ antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute, jolas eta umorearen bitartez, mundua ikusteko modu ezberdinak onartzearen garrantziaz hitz egiten duen emankizuna.

 50 minututan zehar, familiei zuzendutako antzerki eta zirku ikuskizun honek, pertsona bakoitzak bizitza kolore desberdin batez ikusten dugunaren istorioa kontatzen du eta, sarri, ez garela ohartzen besteen koloreak gureak bezain baliozkoak direla. Zuhaitzentzat bizitza berde kolorekoa da, eta Arbirentzat, ordea, more kolorekoa. Bakoitzak modu ezberdin batez ikusten ditu gauzak eta ez dira elkarren artean ulertzen, baina hasieran arazo dirudiena altxor bilakatuz doa.

 Geroago, 20:00etan, Murgiak hartuko du lekukoa. Udaletxeko plaza izango da ‘Soul reunión’ kontzertuaren agertokia.

 Igande eguerdian, 13:30etan, Ekorako zahar-etxeko lorategian ‘Orbela alai dantza taldea’ izango da. Taldea 2020 urtean eratu zen eta taldekideek ibilbide eta esperientzia luzea dute euskal dantzetan. Hogei dantzarik osatzen duten talde mistoa da, Arabako Dantzarien Biltzarraren eta Euskal Dantzarien Biltzarraren pate dena, eta federazio hauen ekitaldietan parte hartu ohi du.

Uda honetan Vital por Álava ekimenaren XIX. edizioan 106 emankizun izango dira Arabako sei kuadrilletako 50 udalerritako 69 herritan (Arabako 67 eta Trebiñuko bi). Ekimen kultural hau sortu zenetik Lurralde Historikoko udalerri guztietan eta Trebiñu Konderriko bi udalerritan izango den bigarren aldia da. Helburua udaletxe desberdinek erakutsitako lehentasunei erantzuna ematea da eta, aldi berean, Arabako talde eta artistei aukerak eskaintzea.