Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka ‘Ni ez naiz zomorroa’ ipuina idatzi du Ane Taberna goizuetarrak

Dokumentuaren akzioak

‘Ni ez naiz zomorroa’ ipuina idatzi du Ane Taberna goizuetarrak

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2023/06/01
Lotura
Erran

‘Ni ez naiz zomorroa’ ipuina idatzi du Ane Taberna goizuetarrak

Ane Taberna goizuetarra, 'Ni ez naiz zomorroa' bere lehen liburua eskuetan duela.

Ipuina larunbat honetan jarriko du salgai Mendialdeko Azokan

Ni ez naiz zomorroa du izenburutzat Ane Taberna Etxeberria goizuetarrak idatzitako eta argitaratutako lehen ipuinak. Bertan, besteak beste, garai bateko ikazkinen bizimodua eta Goizuetako inauterien ikurra den Zahagi Dantzaren jatorria kontatzen du. Ilustrazioak Karmele Gorroño 'Irrimarra'k egin ditu. 

Haur Hezkuntzako irakaslea da Ane Taberna eta ipuinekin lan egitea gustatzen zaio. Aipatu duenez, faltan botatzen zuen Goizuetan hain maitatuak eta beretzako bereziak diren inauteriei buruzko materiala. Hortaz, gure arbasoengandik guganaino ahoz aho iritsitako istorioa bildu eta ipuin forma emateko erabakia hartu zuen duela urtebete inguru. 

Prozesua luzea izan dela ere esan du, baina emaitzarekin arrunt pozik gelditu dela azpimarratu du. 

Ipuina erosi nahi dutenek larunbat honetan ospatzekoa den Txondor Egunean izango dute aukera, postua jarriko baitu Mendialdeko Azokaren barruan. Bertan izaterik ez dutenek telefono bidez eskaera egiteko aukera izanen dute 618 32 31 62 zenbakira idatzita. 

  • Goizuetako Udalak, herriko kultur ondarea biltzeko egindako lana eskertu asmoz, diru-laguntza eman dio ipuina argitaratu ahal izateko. 

Dokumentuaren akzioak