Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aitor Sorazu Julen Txiki

Dokumentuaren akzioak

Julen Txiki

2011/08/15 11:26

Egun pozgarria eta tristea ere berean atzokoa.
Andramari bezpera, Sahatsa Dantza Taldeak 35 urte betetzen ditu aurten eta hori dela eta, Azkoitiko Udaletxeak Sahatsa Dantza Taldeari eta Maxixatzeni (15urte betetzeagatik), festen hasiereako suziria botatzeko gonbita egin zien. Beraz esan bezala pozgarria horrelako aukera bat gutxitan izaten delako, bestalde tristea Udaletxeko aretoan jaso dugun berria, Abuztuak 14 goizaldera Julen Sagarzazu "Julen Txiki"k utzi egin bait gaitu. Azkoitiko zenbat gazte pasa ote dira Julenen eskuetatik dantzak ikastera, zenbat herriz herri ibili dantzari txiki egunetan, hainbat lan egin izan du musu-truk berari gustatzen zitzaiona eginez, dantzak irakatziz. Nire dolumin sentikorrena familia osoari.
G.B.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aitor Sorazu

Aitor Sorazu