Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren adierazpena
Euskal Dantzaren Adierazpena eta Biharamuneko soka-dantza
2012/03/15 18:02
Euskal dantza tradizionala babestu beharreko ondare, komunikazio lengoaia, gozamen iturri, sozializaziorako eta erritualerako tresna eta nortasun ikurra da, besteak beste. Altxor hau transmititzen jarraitzeko, ezinbestekoa dugu gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea.
Kultura koreografiko tradizionala gordetzeko eta zabaltzeko jardueren bidez, ondarea babesteaz gain, balio estetiko eta kulturalak transmititzen dira, eta kulturen arteko elkarrizketa bideratzen da. Hiri, herri eta auzoak kulturalki eta sozialki artikulatu eta dinamizatzen dira, turismorako eskaintza erakargarriak ekoizten dira eta eremu horien aktibitate ekonomikoan eragiten da.
Dantzari, dantzazale, ikertzaile, musikari, artisau, komunikabide eta erakundeek, banaka ala komunitatean, guztiok:
----------------------
Sinadura zerrenda hau publikoa da, baina datu pribatuak (e-maila) ez dira argitaratuko. Zerrenda astean behin eguneratuko da, beraz, sinatu berri baduzu, egun batzuk barru agertuko da.
Edozein arazo, zalantza edo iruzkin izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com

1. Euskal dantza tradizionalaren ondare-izaera aitortzen dugu, eta hori zaintzeko ardura gizarte osoarekin partekatu nahi dugu.
2. Tradiziozko musika, kantu eta dantzak, eta horien aldeko ikasketa, transmisioa, zabalkundea, ikerketa, artapena, babesa eta sustapenean lan egiten duten dantza talde, elkarte, erakunde eta norbanakoak balioetsi nahi ditugu. Egin duten eta egiten duten lan eskerga aitortu eta eskertu, eta bide horretan laguntzeko kultur politikak beharrezkoak direla adierazi nahi dugu.
3. Dantza tradizionalaren ezagutza, transmisioa eta hedapena sustatzeko neurriak hartzea premiazkotzat jotzen dugu; besteak beste:
Azken batean, dantzak, euskal kulturaren egunerokoan jokatzen duen ikur eta sinbolo izaera aintzat hartu, proportzio horretan dagokion errekonozimendua aitortu eta behar duen babesa eman behar zaiola adierazi nahi dugu.a. Dantzaren dokumentazio zentro publikoa behar dugu, etengabe galtzen eta desagertzen ari den ondare koreografikoa gorde eta hurrengo belaunaldiei ezagutzeko aukera eman ahal izateko.
b. Dantza tradizionalaren formazioa egituratu eta sendotzeko beharra dugu. Euskal dantza tradizionala, ahalik eta mailarik sakonenean ikasteko aukera eskainiko duen ikastegia behar dugu.
c. Dantza tradizionalaren ikerketa sistematizatu eta ikertzaile sarea berrantolatuta, jakintza alorrean diharduten elkarte, erakunde eta unibertsitateen parte hartze aktiboaren premia dugu.
----------------------
Orain arte jasotako sinaduren zerrenda ondoko loturan aurkituko duzu:
Sinadura zerrenda hau publikoa da, baina datu pribatuak (e-maila) ez dira argitaratuko. Zerrenda astean behin eguneratuko da, beraz, sinatu berri baduzu, egun batzuk barru agertuko da.
Edozein arazo, zalantza edo iruzkin izanez gero idatzi ondoko helbidera: biharkosokadantza@gmail.com
Euskal Dantzaren Adierazpena eta Biharamuneko soka-dantza
Euskal dantzaren alorreko hainbat lagun eta ordezkari bildu ginen 2012ko apirilaren 21ean Eibarren, elkarrekin adostutako Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu eta denok batera Biharamuneko soka-dantza dantzatzeko.
Jasotako azken erantzunak
-
Alexander foruria on Euskal dantzaren adierazpena
Alexander foruria2012/03/15
-
Elena Naberan on Declaration in favor of Basque Dance
Elena Naberan2012/03/11