san-juan etiketa duten bideoak

Auritz: San Juan 2023 Ingurutxoa

Aurizko Garaitzeko Asi elkarteak ingurutxoa ingurutxoa plazaratu du ekainaren 24ko eguerdian herriko plazan, San Juan bestetako egitarauaren barruan. Aurreko urtean ekin zioten herrian garai batean dantzatzen zen ohitura hau berpizteari. Erroibarreko Elutseder eta Aurizko Garaitzeko Asi elkarteek, elkarlanean, besteak beste Aurizko ingurutxoa prestatzeko hiru eguneko tailerra antolatu zuten Iruñeako Oberena dantza-taldeko kideek bideratuta. Aurten ere Iruñeko taldearen laguntza izan dute eta ...