michel-verdiere etiketa duten bideoak
Verdiere 06 Iholdi 1965 dantza-jauziak
Verdierek duela mende erdi Iholdin grabaturiko irudiak ditugu honakoak. Ustez urte eta sail berekoak izan arren koloretan ikus ditzakegun irudi bakarrrak dira. Iholdiko pilotalekuko plazan ari dira borobil handi batean dantzan gazte zein hedadetu, emakume zein gizonezko. Inguruan begira ere jende ugari ageri da eta jai egunen bat dela ematen du. Gaur egun ikus daitekeenaren aldean dantzakeraren aniztasuna zaigu agian deigarriena: pausatuago ala biziago, urrats luzean ala txikiagoan, apainduraz ...