tradizionala etiketa duten bideoak
Eusko Ikusgayak 04 Donostia: Gipuzkoar aurreskulariak 1923
Aurresku txapelketa bat Donostian, 1923. urtean. Gipuzkoako dantza-tradizioaren XX. mendeko transformazioa agerian jartzeko dokumentu bikaina. Hasierako karatulan "Gipuzkoar aurreskulariak" jartzen du. Lau-bost dantzari identifikatu ditugu filme laburrean, 1'30" baitu guztira. Aurreskulariak banan-banan 00:02 Adin-ertainekoa, gutxienez ez gazte-gaztea, iruditu zaigu lehen dantzaria. Beste guztiak bezala zuriz jantzita dago, baina honako honek gorbata darama gainera. Muriskak, belauneko gurpilak ...