zuberoa etiketa duten bideoak

Jean Michel Guilcher: euskal dantzak

Atzo bete ziren bi urte Jean Michel Guilcher dantza ikertzailea hil zela. Gure artetik joan bazen ere, berak bildutako ondarea utzi digu; euskal dantzak jasotzen dituzten irudi zoragarriak, dantzaren munduarentzat altxor bat. Jean Michel Guilcher dantza ikertzaile bretoia 2017ko apirilaren 27an hil zen, 102 urterekin. Dantza tradizionalaren ikertzaile handiak euskal dantzak ere ikertu zituen, eta Ipar Euskal Herriko dantzen ezagutza sakona utzi digu ondare. Filmazioak ere egin zituen 1967-1972 ...