Dokumentuaren akzioak
Heleta 1958 fandangoa
Fandangoa Nafarroa Beherean 1958 urtean, dantzakera natural eta bizian. Huber Knapp-ek 1958an grabatutako Heletako irudi hauetan, herritarrak dantza soltean ageri dira hasieran, binaka, launaka edota talde handiagoko biribilean. Jarraian, taldeak bikote bihurtzen dira eta gazteak lotuan dantzan ikus daitezke, Colonel Bogey ("Kwai ibaiaren gaineko zubia" filmak famatu zuena) martxaren doinura hasieran. XIX. mende bukaeran sartu zen fandangoa hegoaldetik iparraldera, oso azkar errotu zen. Wentworth Webster-ek 1904an idatzi zuen, hogeita hamar bat urte lehenago, Ziburuko kaskarotak fandangoa dantzatzen hasita zeudela. Irudiak Le Curé basque de Greciette filmaren zati batekoak dira. Heleta 1958 fandangoa, Le Curé basque de Greciette, 1958
Etiketak
Dokumentuaren akzioak