gipuzkoa etiketa duten bideoak
Beasain: Loinatz 2022 Ezpata-dantza
'Azken dantza maisua' dokumentalaren estreinaldi bezperetan, filmeko protagonistaren eskutik Loinatzeko San Martinen omenezko ezpata-dantza barrutik ezagutzeko aukera izan dugu. Joseba Sarriegik 7-8 urterekin dantzatu zuen lehen aldiz San Martin ezpata-dantza, aitak erakutsita; eta orain bera aritzen da gaztetxoei irakasten. Beasaingo Loinaz jaietako astelehenean dantzatzen dute ezpata-dantza 8-12 urte inguruko ezpata-dantzari gazteek. Udal ordezkariei eta santuei laguntzen diete segizio osoan ...