Dokumentuaren akzioak
Añorga: Dibertimendua 2022 Prestaketak
Añorgarrek ikusi dute auzoa berraktibatzeko tresna egokia izan zitekeela Libertimendua ospatzea inauterietan. Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimenduari" forma ematen. Otsailaren 26an plazaratuko dute eta azkenengotako entseguko ateak ireki dizkigute. Gari Otamendik azaldu digu ekimenak auzotarrak inplikatu dituela eta hainbat belaunaldi elkarrekin lanean dabiltzala. Nafarroa Behereko libertimenduetan ohikoa den moduan dantza, antzerkia eta bertsoa izango dira ardatzak. Propio sortu dituzte dantzak, taldean aritu dira horretan Arkaitz dantzari taldeko kideak eta Egoitz Irazabalbeitia izan da dantzari taldea gidatzeko ardura hartu duenetako bat. Helduentzako hiru dantza eta haurrentzako bat sortu dituzte, guztira 60 bat dantzari irtengo dira plazara. Maitane Goldaratzena, berriz, antzezle nagusia da, “Giri” gida turistikoaren papera jokatuko du eta umorea eta kritika ipini eta jendea zirikatzea izango da bere eta taldekideen lana. Antzerki kontuetan Asier Sota izan dute laguntzaile; parte hartzaileen amateurtasuna eta dibertimenduen kaos ordenatua azpimarratu ditu. Irudiak: Amaiur Aristi. Añorgako Dibertimendua, Prestaketak, Añorga, 2022-02-12.
Etiketak
- libertimendua
- asier-sota
- 2022
- inauteriak
- anorga
- dibertimendua
- sorkuntza
- dantza
- arkaitz-dantzari-taldea
- egoitz-irazabalbeitia
- neguko-lorategia
- gari-otamendi
- bertsoa
- herri-antzerkia
- gipuzkoa
- antzerkia
- maitane-goldaratzena
Dokumentuaren akzioak