asier-sota etiketa duten bideoak
Añorga: Dibertimendua 2022 Prestaketak
Añorgarrek ikusi dute auzoa berraktibatzeko tresna egokia izan zitekeela Libertimendua ospatzea inauterietan. Pasa den irailetik ari dira auzotarrak "Añorgako Dibertimenduari" forma ematen. Otsailaren 26an plazaratuko dute eta azkenengotako entseguko ateak ireki dizkigute. Gari Otamendik azaldu digu ekimenak auzotarrak inplikatu dituela eta hainbat belaunaldi elkarrekin lanean dabiltzala. Nafarroa Behereko libertimenduetan ohikoa den moduan dantza, antzerkia eta bertsoa izango dira ardatzak. ...