maskaradak etiketa duten bideoak
Donaixti: Pagolako maskaradak 2024 Bralea
Pagolako gazteek Donaixtin (NB) bertako herritarrekin batera dantzatuta bralea duzue irudietan. Bralea kateko-dantza da eta Zuberoako kasuan, osorik dantzatuz gero, hiru zati izan ohi ditu: kontrapasa, braletik jauztea eta karakoiltzia. Maskaradetako arratsaldeko saioan dantzatu dute, hala plazaratu ohi da. Lehenengo zatiak jauzi baten antzeko egitura eta konposizio eredua du. Aitzindariek erdian dantzatzen dute eta haien inguruan gainerako arizaleak eta gonbidatuak kokatzen dira eskutik ...