zuberoa etiketa duten bideoak
Ezpalak 2013 Kerestuen dantza
Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira kerestuak. Bi izaten dira, nagusia eta laguntzailea, eta zamaltzaina zikiratzea dute haien lana. Biarnesez mintzo dira. Txerreroak lagunduta sartzen dira plazara, eta erdian direla, nagusiak lan egin behar dutela esaten dio laguntzaileari. Honek ez du lanik egin nahi, igandea izanik, harik eta dantzan aritu eta ardoa edan arte. Orduantxe dantzatzen dira, Ezpalak 2013 jaialdian errepikatu den airean, eta bai komikoki dantzatu ere: sudurretik tira, ...