dantza-jauziak etiketa duten bideoak
Aiziritze: kabalkada 1989 Gau ainerak
Burgaintzi taldeak 1989an emandako kabalkadan gau ainerak dantza-jauzia dantzatzen ikus ditzakegu bideo honetan, neska zein mutil: bolantak, basa-andereak, gorriak eta gona luze, brusa eta gerruntzez jantzitako neskatoak. Dantzaren erdi aldera (1:04) gauza bitxi bat gertatzen da: jauzia markatzen ari dena erratu eta zote eta hiru jarraipena datorren lekuan erdizka bat markatzen du. Berehala zuzentzen ahalegintzen da egindako akatsa baina ordurako dantzariak beharko lukeenaren kontrako aldera ...