martxa etiketa duten bideoak
Guilcher 18 Iholdi 1972 Besta Berri
Irudi hauek Nafarroa Behereko Iholdi herrian filmatu zituzten Hélène eta Jean-Michel Guilcher-ek 1972ko Besta Berri ospakizunean. 00:23 Iholdiko plazako irudia aurkezten digu lehen planoak. Herria hutsik ageri da, harik eta 00:31 segunduan, beste angelu batetik hartutako irudiak Besta Berriko beztituen taldea erakusten digun arte. Berehala, meza aitzineko desfilean ikusiko ditugu pertsonaia guztiak: Suitzarra, oilarrak alde banatan dituela, banderariak, zapurrak, musikariak, banderari gehiago, ...