Sorgin-dantza eta enbor bereko ezpalak , 2013ko ezpalak

2013/05/15
Sorgin-dantza eta enbor bereko ezpalak , 2013ko ezpalak

Aurten sorgin-dantza eta enbor bereko ezpalak zarta araziko ditugu 2013ko gure jaialdian. Euskal Herrian Oriako eta Antzuolako sorgin-dantzak dira ezagunenak, baina Mutrikun, Zarautzen eta Bergaran ere dantzatu izan dira.

Eta gurean ez ezik, taldearen egiturak, mugimenduen eboluzioak nahiz doinuak berak -dantza gehienetan entzungo duguna- antzinakoak dirudite Europa osoan: bikotekideen artean luzitu nahi izatetik hasi eta besarkadekin -edo zaplasteko eta tiroekin- amaituko dira dantzak.Inauteri gustuko koreografiak dira, eta baliteke kontakizun edo herri-ipuinen bat izatea oinarrian...

Beste alde batetik, doinua, gainera, makila-dantzak egiteko erabili izan da Kantabrian, Errioxan, Gaztelan edo Katalunian, eta horietako bat ikusteko parada ere izango dugu aurtengo Ezpalak jaialdian.

10_1919_Oria-sorgin-dantza-rekret

Oriako sorgin-dantza (1919)