Dokumentuaren akzioak
Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
Ordizian grabatutako Raices programaren bigarren zatia da hau, Mikel Sarriegik helarazi diguna. Beno, Ordizian grabatua dela esaten da programan bertan, nahiz eta zehazki non den ez den argitu. Dantzariak donostiarrak dira, Kresala dantza taldekoak eta Gene Yurrek ematen ditu azalpenak. Jose Ignazio Ansorenak jakinarazi digunez 1973. urtean izan zen grabazioa eta berak ere parte hartu zuen txistulari lanetan. Atabalari lanetan Pello Cuesta aritu zen. Dantzariak Xabier Arregi, Iñigo Arregi, Iñaki Olano, Aitor Aizpurua, Xabier Sagastibeltza, Jose Ignazio San Jose "Leixa", Víctor Casín "Hippie" eta Xabier Otaegi "Txirri" izan zirela dio Ansorenak. Gipuzkoako brokel-dantzako erreberentzia, ezpata-txiki, makila-txikiena eta jorrai-dantza egiten dituzte. Raices, TVE, 1970eko hamarkada.
Etiketak
- gene-yurre
- brokel-dantza
- 1970ko-hamarkada
- raices
- ezpata-txiki
- makil-txikiena
- xxmendea
- agurra
- tradizionala
- ordizia
- kresala
- erreberentzia
- tve
- jorrai-dantza
- gipuzkoa
Dokumentuaren akzioak
Grabaketa hau izan daiteke, gure 25. urteurren liburuan (Aurtzaka) jasota agertzen den bezala, Beasaingo Goierri dantza-taldeari TVE-k eskaini ziona. Garaiko giro politikoa tarteko, telebista espainiarrari ezezkoa eman omen zitzaion, nahiz eta dirua eskaini, eta honek sortu omen zuen Goierri taldean bertan eztabaidarik eta sestrarik.