jorrai-dantza etiketa duten bideoak

Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973

Ordizian grabatutako Raices programaren bigarren zatia da hau, Mikel Sarriegik helarazi diguna. Beno, Ordizian grabatua dela esaten da programan bertan, nahiz eta zehazki non den ez den argitu. Dantzariak donostiarrak dira, Kresala dantza taldekoak eta Gene Yurrek ematen ditu azalpenak. Jose Ignazio Ansorenak jakinarazi digunez 1973. urtean izan zen grabazioa eta berak ere parte hartu zuen txistulari lanetan. Atabalari lanetan Pello Cuesta aritu zen. Dantzariak Xabier Arregi, Iñigo Arregi, ...