Pedro Esat: Otsagabiako dantzakGaldakaoko Andra Mari dantzari taldeak beste bideo interesgarri bat sareratu du. Otsagabiako dantzei buruzkoa da, 1980ko hamarkadan, Otsagabian, Pedro Esat "El Barbero" dantzari eta dantza-maisuari egindako elkarrizketa, eta zenbait dantza eta urratsen azalpena. Elkarrizketa egin zitzaionean 51 urte zituen Esat-ek. Aitor Zamalloak elkarrizketatzen du, eta garai bateko dantzari onak, modorroaren bueltak, zirikak egiterakoan eskuen posizioak agertzen ditu, makilen kolpeak, eta jotaren urratsak dantzatzen ditu kamera aurrean. Andra Mari dantzari taldea: http://www.andramaridantzataldea.comhttps://dantzan.eus/bideoak/pedro-esat-otsagabiako-dantzakhttps://dantzan.eus/bideoak/pedro-esat-otsagabiako-dantzak/@@images/image-1200-7d829925a3553c2906ba0b5b9126c46e.png
Pedro Esat: Otsagabiako dantzak
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak beste bideo interesgarri bat sareratu du. Otsagabiako dantzei buruzkoa da, 1980ko hamarkadan, Otsagabian, Pedro Esat "El Barbero" dantzari eta dantza-maisuari egindako elkarrizketa, eta zenbait dantza eta urratsen azalpena. Elkarrizketa egin zitzaionean 51 urte zituen Esat-ek. Aitor Zamalloak elkarrizketatzen du, eta garai bateko dantzari onak, modorroaren bueltak, zirikak egiterakoan eskuen posizioak agertzen ditu, makilen kolpeak, eta jotaren urratsak dantzatzen ditu kamera aurrean. Andra Mari dantzari taldea: http://www.andramaridantzataldea.com