andra-mari etiketa duten bideoak
Momotxorroak: Kaos Baten Istorioa (2024) teaserra
Altsasuko inauterien berreskurapenaren inguruko dokumentala egin du Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Abenduaren 5ean Durangoko Azokan estreinatuko da, 17:30ean, Irudienean. 1916. urtekoak ziren Altsasuko inauterietako azken testigantzak; 1970eko hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zituzten inauterien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat eta hark eginiko aipamen bat Jose Maria Satrustegiren Solsticio de Invierno liburuan jaso zen. Juan Antonio Urbeltz antropologo eta ...