Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik

Dokumentuaren akzioak

Urraska: dantza-jauziak Sagasetaren bidetik

Egilea
Aiko Taldea
Formatua
Liburua + CD(2) + DVD + liburuska
Editorea
Center for Basque Studies - UN
Data
2010/07/07

Miguel Angel Sagasetak egindako bilketa lanetik abiatuta, dantza-jauziak dantzatzeko eta jotzeko proposamena plazaratu du Aiko taldeak. Sagasetak 1977an argitaratu zuen Danzas de Valcarlos lana eta haren ondotik biltzen jarraitu duen materialean oinarrituta landu du Aiko taldeak diska hau. Sabin Bikandi, Aitor Furundarena eta Asier Gartzia dira doinuak grabatu dituzte musikariak, 

Dantza-jauzien bilketa zabala dago bertan, musika doinuak, partiturak, bideoak, testua eta urrastegia. Eduki hauek jaso dituzte argitalpenean:

  • Musika: Aiko taldeak grabatu ditu dantza-jauzien doinu guztiak dantza egiteko moduari erreparatuz. Bi modutan daude doinuak, urratsak markatuta eta urratsak markatu gabe. 25 doinu bildu dituzte bi CDtan.
  • Partiturak: Erabili dituzten dantza-jauzien partitura guztiak liburuan eta DVD barruan pdf formatuan jarri dituzte eskura.
  • Bideoak: dantza-jauzien inguruko bideo grabazio interesgarriak. Batetik, Aitziritzen 1989an Claude Iruretagoienak grabatutako irudiak eta bestetik Michel Verdierek Bithiriñan eta Iholdin 1965ean grabatutakoak.
  • Testuak: Egindako lanaren inguruko xehetasunak idatzi ditu Sabin Bikandik, ingelesez eta euskaraz liburuan, eta DVD barruan frantsesez eta gazteleraz ere aurki daitezke testu horiek.
  • Urrastegia. Dantza-jauzien urratsen eskuko gida bat ere dakar argitalpenak, dantzatu ahala urratsak irakurri eta markatzeko erabilgarria.

Guztira 2 CD, DVD bat, liburu bat eta liburuska batek osatzen dute Urraska argitalpen multimedia osoa. Hona edukiak atalez atal:

CD-1

  1. Ainhoarrak
  2. Alemanak
  3. Antxigorrak
  4. Antxoriz
  5. Añuar ttipiak
  6. Azkaindarrak
  7. Gabota
  8. Gau-aiñerak
  9. Grabo
  10. Hegi
  11. Katalina edo atsoarena
  12. Laburrak
  13. Lapurtar motxak, lakartarrak & ahuntza

 

CD-2

  1. Lapurtarrak edo baztandarrak
  2. Marianak
  3. Millafrankarrak
  4. Moneindarrak
  5. Muxikoak
  6. Orzaiztarrak
  7. Ostalerrak
  8. Teillagorry
  9. Xibandiarrak
  10. Xoxuarenak
  11. Zazpi jauziak
  12. Bralea

 

DVD-video

Danza jauzien bideo zaharrak:

Aiziritze, 1989-02-12

Egilea: Claude Iruretagoiena

  1. Bolant dantza
  2. Makilaria
  3. Gau aiñerak
  4. Zazpi jauziak
  5. Muxikoak
  6. Marianak
  7. Ostalerrak
  8. Martxa

 

Aiziritze, 1989-01-15

Egilea: Claude Iruretagoiena

  1. Ostalerrak
  2. Marianak
  3. Muxikoak
  4. Muxikoak
  5. Bazkalondoa
  6. Hegi
  7. Marianak
  8. Muxikoak
  9. Lapurtar motxak
  10. Zazpi jauziak
  11. Gau aiñerak
  12. Gabota
  13. Fandangoa & arin-arina

 

Bithiriña & Iholdi 1965

Egilea: Michel Verdiere

  1. Dantza jauziak Bithiriña eta Iholdin Bordarrampe dantza maisuarekin.

 

Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A new interpretation fo the basque jauziak dances collected by Sagaseta.

Aiko Taldea
Center for Basque Studies - University of Nevada, Reno, 2010

 

Karrikirin salgai: eskaera@karrikiri.org

Karrikiri logo berria

 

 

Dokumentuaren akzioak