Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Tanboliña dabil

Dokumentuaren akzioak

Tanboliña dabil

1953-2019 urte bitarteko Iurretako dantzarien argazkiak biltzen dituen Tanboliña dabil argazki liburua osatu du Joseba Agirre Iketzak (Iurreta, 1959). Iurretako hainbat dantzari belaunaldiren irudiak bildu ditu bertan, eta horietan ageri diren dantzarien eta musikarien izen-abizenak jasotzen ahalegindu dira.
Egilea
Joseba Agirre Agirre "Iketza"
Formatua
Liburua
Editorea
Joseba Agirre Agirre "Iketza"
Data
2021/09/19

Joseba Agirre Iketza Iurretako dantzariak aurretik ere argitaratua zuen Iurretako dantzarien argazkiak erakusten zituen lana. 2004an Iurretako Dantzariak 1891-2004 liburua publikatu zuen; 150 argazki inguru erakusten zituena. Oraingo argazki bilduma osatzeko orduan arreta jarri du emakume dantzarien argazkiak biltzen, gorularien dantzetan, erregelatan eta dantzari-dantzan, luzaroan ari baitira emakumeak dantzan Iurretako plazan.

Bigarren liburu honetan 400 argazkitik gora jaso dira, zaharrena 1953koa eta berriena 2019koa. Lagunek eta dantza munduko kideek utzi dizkiote argazkiak Agirreri, eta herritarren ezinbesteko laguntza izan du dantzari guztiak identifikatzeko orduan. 287 orriko lanean ia dena argazkiak dira, taldekoak gehienak. Anton Mari Aldekoa-Otaloraren sarrera eta azalpenek egiten diote sarrera eta Eñaut Aiartzaguenaren  kopla batzuk ere badaude.

Tanboliña Dabil
Durangaldeko lehenengo ezpata-dantzari Eguna, Iurretako dantzariak, Iurreta, 1967-09-24. Argazkia: Tanboliña dabil

Tanboliña Dabil
Sanmigelak 1968, Iurretako dantzariak. Argazkia: Tanboliña dabil

Tanboliña Dabil
Iurretako dantzariak, Humboldten El viaje al pais de los vascos liburuari buruzko Alemaniako ekoiztetxe baten dokumentala, Iurreta, 2017-11-01. Argazkia: Tanboliña dabil

Tanboliña Dabil
Sansebastianak, Iurretako dantzariak, Bakixa, 2018. Argazkia: Tanboliña dabil

Aurkibidea

  • Tanboliña dabil: Joseba Agirre Agirre "Iketza"
  • Tanboliñean dantzan: Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa
  • Koplak: Eñaut Aiartzaguena Bravo
  • Argazkiak: Iñaki Irazabal Agirre "Kiña", Xabier Arriaga Bastida "Txebi", Joseba Agirre Agirre "Iketza" eta beste batzuk.

 

Fitxa

  • Azalaren diseinua: Joseba Agirre AGirre "Iketza" eta Edu Briñas Gallastegi
  • Maketazioa: Iurretako zerbitzu grafikoak
  • ISBN: 978-84-943197-6-1
  • Lege gordailua: BI 01314-2021
  • Inprimategia: Gertu (Oñati)
  • Laguntzaileak: Mikel Deuna dantza taldea, Iurreta Elizateko Udala, Iurretako Kofradien Batzordea, Zarate Elexpe, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Gerediaga Elkartea

 

Tanboliña dabil

Joseba Agirre Agirre, Iurreta, 2021

Dokumentuaren akzioak