Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Lurra ur haize

Dokumentuaren akzioak

Lurra ur haize

Alboka folk musika taldeak 2017an kaleratutako diskoa da "Lurra ur haize". Alan Griffin-en eta Joxan Goikoetxearen gidaritzapean osatu dute diskoa. Hogeita bost urteko ibilbidean, taldearen bosgarren diskoa dugu honakoa.
Egilea
Alboka
Formatua
Diskoa
Editorea
Aztarna
Data
2017/12/01

Diskoan hamazazpi doinu bildu dituzte; dantza eta erromantze zaharrak zein konposaketa berriak topa daitezke lan honetan. Horien artean dira "Lapurtar motxak" jauzia, Gipuzkoako zortzikoak (makila txikiena eta uztai txikiena) edota "Zamalzain" kontrapasa.

Alboka taldeko Alan Griffin, Joxan Goikoetxea, Xabi San Sebastian eta  Juanjo Otxandorenarekin batera beste hainbat gonbidaturen ekarpenak jaso dituzte diskoaren osaketan: Fiachra MacGabbhan, Peter Maund, Iain McLeod, Amets Arzallus, Xabi Paya, Harkaitz Cano, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Petti, Eñaut Elorrieta, Landarbaso Abesbatza, Mikel Estomba, Eñaut Agirre, Juan Arriola, Arkaitz Miner, Iosune Marin, Ainhoa Larrañaga, David Escudero, David de la O, Jon Mari Beasain edota Silvio Teot & Nanni Teot.

Edukia

  • 12 kilo (Alan Griffin)
  • Agustina Antonia (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
  • The Seventeenth of July (Alan Griffin)
  • Gipuzkoako zortzikoak: Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
  • Beira finezko danborra (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Xabi Paya)
  • Ezkutari (Joxan Goikoetxea)
  • Lapurtar motxak (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin)
  • Lurra, ur, haize (Ron Kavana, Harkaitz Cano)
  • Marcel's Desolation (Alan Griffin)
  • Garazi (Alan Griffin)
  • Gaiañhera, abilua (Herrikoia, Joxan Goikoetxea)
  • Txipititxonian (Joxan Goikoetxea)
  • Beste larogei urtian (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Amets Arzallus)
  • Hiru ahoko ezpata: Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnachen ezpatadantza(Alan Griffin)
  • Zamalzain (Herrikoia, Joxan Goikoetxea)
  • Fusilatu zituztenei (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Amets Arzallus)
  • Mundua ala gu (Herrikoia, Joxan Goikoetxea, Alan Griffin, Amets Arzallus)

 

Fitxa

  • Argitaletxea: Aztarna
  • Urtea: 2017
  • Ekoizpena: Joxan Goikoetxea – Alan Griffin
  • Grabazioa: Aztarna estudioa (Hernani, Gipuzkoa), Garate estudioa (Andoain, Gipuzkoa)
  • Nahasketak, soinu-trataera eta masterizazioa: Mikel F. Krutzaga (Musikart estudioa, Amezketa)
  • Soinu teknikaria: Joxan Goikoetxea, Mikel F. Krutzaga
  • Iraupena: 60´44´´
  • Kanta kopurua: 17

 

Lurra ur haize

Alboka, Joxan Goikoetxea – Alan Griffin
2017, Hernani

Dokumentuaren akzioak