Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantza Piko 20 urte

Dokumentuaren akzioak

Dantza Piko 20 urte

Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. 16 abesti jaso dituzte disko berrian, fandangoak, mixerrak, bourreeak, ezkotixak, mazurkak edota kourintak topatuko ditugu lan berrian, besteak beste.
Egilea
Patxi eta konpania
Formatua
CD
Editorea
Patxi Perez
Data
2018/05/25

Bost urterekin jaso zituen Patxi Perezek bere lehenengo dantza eskolak Maite eta Koldo Zabalaren eskutik Baionako Polo Beyriseko MJC kulturetxean. Geroago Peio Iratxabal, Beti Betelu, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut eta Euskal Herriko beste hainbat dantza-maisuengandik ikasi ditu han-hemengo euskal dantzak. Plaza-dantza edo dantzaldi gidatuetan espezializatu zen gerora eta halako moldea gurera ekartzen aitzindaria izan da 90. hamarkadatik aurrera. 1992an, dantza irakasle gisa hasi zen. Hamahiru urtez horretan lan egin zuen, garai berean, 1997tik aurrera, folk dantzaldiak animatzen hasi zen Patxi Eta Batbiru taldearekin. 2005ean, irakaskuntza utzi zuen eta gehienbat folk dantzaldietara zuzendu zen, Patxi eta Konpania talde berriarekin.

Bere dantza ibilbideko azken 20 urte horiek disko batean bildu nahi izan ditu; hamasei abesti jaso ditu Patxi eta konpaniak disko honetan hainbat lagun eta musikariren laguntzarekin. Fandangoak, mixerrak, bourreeak, ezkotixak, mazurkak edota kourintak topatuko ditugu lan berrian, besteak beste. Mintxoriak, Sorotan Bele, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musika talderen musika hartu eta dantzak bildu dituzte. Pare bat abesti berri ere badira, Perezen seme Mikelek sortuak. Patxi Perezekin batera Jimmy Arrabit (jazpana), Panpi Gerad (eskusoinua, ahotsa), Mikel Perez (arrabita apala, ahotsa) eta Pat Tetevuide (gitarra, gitarra apala, ahotsa) aritu dira diskoa grabatzen.

Aurkibidea

  • Borobila: Trip in up the stairs (Trad), Les Zozos Frileux (Camille Passeri), Elgeta (Iker Goenaga Altuna)
  • Arrosaren baltza: Niu Rose (Mikel Perez)
  • Ezkotixa: Esperanza I'arenasa (musika: Marc Peronne, hitzak: Andre Minivielle)
  • Fandangoa: Hiru erreka (Panpi Gerard)
  • Arin arin: Sara (Panpi Gerard)
  • Baltza: Ama (Trad hitzak: J. Barbier)
  • Martxa: Real Politik (Joseba Tapia)
  • Burree: Zu'ta ni (Zeze Miege), Ziozu (Mikel Perez), Arbona (Mikel Perez)
  • Mazurka: Eki nox (Mikel Perez)
  • Kurinta
  • Rigodon: La dançaren pus (Trad)
  • Txapeloaz: Montevideoko berriak (Trad, hitzak: Jean Martin Hiribaren), Ryan's Polka (Trad)
  • Fandango: Fandangogor (Jean Marc Beheretche, Philippe Garat)
  • Arin arin: Zapparin (Franc Zappa)
  • Kalejira: Bidera xuxen (Panpi Gerard)
  • Jauzi: Telebistaren Haurrak

Patxi eta konpania

Fitxa

  • Izenburua: Dantza Piko 20 urte
  • Egilea: Patxi eta Konpania
  • Musikariak: Patxi Perez, Jimmy Arrabit, Panpi Gerad, Mikel Perez eta Pat Tetevuide.
  • Argitaletxea: Agorila
  • Urtea: 2018

 

Patxi eta Konpania
Dantza Piko 20 urte
Agorila, 2018.

Dokumentuaren akzioak