Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Otsagi, Urdiñarbe eta Udaberriko dantzariak Tolosan
Otsagi, Urdiñarbe eta Tolosako Udaberri dantza taldeak dantza emanaldia eskainiko dute datorren azaroaren 16an Tolosako Babarrun Astean.
Gaur hasiko da Rosarioko Euskal Astea
Gaur hasiko da Rosarion Argentinako milaka euskaldun bilduko dituen euskal astea. Bihar, urriak 26, larunbata, Rosarioko Fundacion Astengo antzokian euskal dantzen erakustaldi handia egingo da Argentinako 20 dantza talde baino gehiagoren eskutik. Hona egitarua:
Doinu eta Dantza 9. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 9. zenbakia, 2002ko urriari dagokiona.
Euskal dantza saio handia Argentinan
Argentinako Euskal Aste Nazionala edo Semana Nacional Vasca Argentina ospatuko da Rosarion aste honetan bertan. Elkartasuna da gero lemapean Argentinako hainbat tokitan bizi diren euskaldunen milaka ondorengo bilduko dira Rosarion. Tartean hogei dantza talde baino gehiago elkartuko dira Rosarion eta hainbat emanaldi iragarri dituzte hiru egun hauetarako.
Sarrerak agortuta Zamalzain ikusteko
Larunbatean Maulen aurkeztuko den "Zamalzain" ikuskizunerako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko Euskaldunon Egunkarian argitaratu denaren arabera. Pier Paul Berzaitzek idatzitako komedia musikala urriak 26, larunbat arratsaldean, aurkeztuko da Mauleko Jai Alai-ean, eta igandean izango du bigarren emanaldia.
Folklore eta kultura tradizionalari buruzko XVII. Jardunaldiak
Iruñeko ORTZADAR taldeak antolatzen dituen folklore jardunaldien programa igortzen dizuegu, zuen interesekoa izanen delakoan.
Aurresku eta Soinu Zaharren ligaxka 2.002-03
Ligaxka hau, 1.988-96 urteen artean jaiotako neska mutilei zuzenduta dago.
euskaldantzarienbiltzarra.com martxan
Dagoeneko martxan dago Euskal Dantzarien Biltzarraren webgunea: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com
Dantzan. Busturialdea 1
Bizkaiko Bolingozo elkarteak Bizkaiko eskualdeetako tradizioak biltzen dituen bideo bildumako beste ale bat argitaratu du, oraingo honetan Busturialdeko nekazal herriei dagokiena.
Irungo XII. Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa
Kemen Dantza Taldeak, Irungo Udalaren laguntzaz, Irungo hamabigarren Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa antolatu du, eta interesatuko zaizulakoan eskutitz honen bidez haren berri eman nahi dizu.
Dokumentuaren akzioak


