Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Errenteria Dantzan 09
Ereintza Dantza Taldeak Errenteria Dantzan jaialdia antolatu du ekainaren 19 eta 23 bitartean. Dantzaren inguruko hainbat ekitaldi ospatuko dira egun horietan Errenterian, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.
Dantzaldi Ibiltari Eguna ekainaren 20an Durangon
Aiko musika eta dantza irakasle taldeak ikasturteari amaiera emango die ikuslego ororentzat zabalik izango den jaialdi handi batekin.
Agintariak dantzan
Zuri-gorriz jantzitako dantzariez gain, zinegotzi eta alkateek ere parte hartzen dute soka-dantzetan Euskal Herriko zenbait herritan. Antzuolan, Beasainen, Lazkaon, Ordizian, Zerainen... izaten dira agintarien soka-dantzak. Horrez gain badira une jakin batzuetan ere dantzan aritu izan diren agintariak. Patxi Lopez lehendakari berria dantzari izandakoa dugu eta dantzan ikusiko al dugu aurki?
Euskal dantza taldeak atzerrira 2009
Uda giroa heldu ahala, asko dira atzerrira dantzara ateratzen diren euskal dantza taldeak. Urtero bezala, horien bilduma egin nahi dugu dantzan.com-en. Bidai batzuen berri badugu dagoeneko, baina zuen dantza taldearekin atzerrira bazoazte udan, gustora jasoko genuke albiste honetan.
Txistua "Tesoro de Patrimonio Cultural Inmaterial" izandatzeko hautagaia
Botaketa hasi da
Dantzari beteranoen eguna Zaraitzun
Iaz egin zuten Nafarroako dantzariek lehen "Gure dantzak" jaialdia, dantzari beteranoen dantzari eguna, Lizarran. Nafarroako EDBk antolatuta, aurten bigarren aldiz eginan da jaialdia, ekainaren 21ean, igandean, Zaraitzuko ibaxan.
Dantzaz beteriko Bilboko gau zuria
Heldu den ekainaren 13an (larunbata), "Fundacion Bibao 700"-ek antolatuta Gau zuria izeneko ikuskizuna antolatu dute Bilboko Guggenheim museoan. Bertan, hainbat dantza saio motz eginen dituzte gauean zehar, museoaren arkitektura taula gisa harturik. Kataulunia, Tenerife, Zaragoza, Kuba, AEB eta Euskal Herriko dantzariek hartuko dute parte.
Iruñeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko ditu
Iruñeko Ortzadarrek aurten 35 urte beteko ditu. Dantza, musika, kantua, ikerketa, folklore jardunaldiak, kultura... Urtemuga hau ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira urte guztian zehar burutzeko.
Euskal dantzak 1922an, folklorista britainiar baten begietan
1922an Janet Heatley Blunt folklorista Euskal Herrian izan zen, bertako dantzak ikusi eta horien inguruko informazioa biltzen. Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Gipuzkoan izan zen, eta hainbat dantza dokumentatu zituen argazki, testu eta partitura bidez. Bildutako material interesgarri hori eskura dugu orain English Folk Dance and Song Society elkartearen ekimen bati esker.
Munduko Dantzen ikastarotxoa uztailean Loiolako Kultur Etxean
Donostia Kulturako Uda Ikastaroen barnean antolatuta, Europako dantza zirkularrak eta plaza dantza herrikoiak erakutsiko dira. Kultur etxeetan eman behar da izena ekaineren 20a baino lehen.
Dokumentuaren akzioak


