Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santa Graziko azken maskarada izango al da?

Dokumentuaren akzioak

Santa Graziko azken maskarada izango al da?

2011/01/10 13:22

Santa Grazi edo Urdatx, Zuberoa mitikoaren azken gordelekutzat jo izan da. Pirinioen magalean (624 metroko alturan dago) eta Kakuetako arroilak ondoan dituela, "menditarren" bizilekua da Santa Grazi.  1968an 500 lagun bizi ziren bertan eta %95a euskaraz mintzatzen zen. Gaur egun, artzaintza gainbeheran eta biztanleak urrituta (200 biztanle inguru) euskarak atzerakada izugarria egin du Santa Grazin. Etxeko transmisioa eten egin da eta eskolan ere frantsesa baino ez dute ikasten. Gazteek ez dakite euskaraz, eta Laurent Chübürük adierazi bezala,  Santa Graziko azken maskarada izan liteke 2011koa.

Azken aldiz 1994an antolatu zituzten maskaradak Santa Grazin. 2006an Santa Engrazi pastorala eman zuten. Dantza, musika eta antzerkia pisuzko jarduerak dira maskaradetan, baina Kabana Handiaren eta Buhameen erregearen pheredikuak edo diskurtsoak dira maskaradak biziarazten dituzten oinarrizko zutabeak. Horiekin eta txorrotxen kantuekin maskaradak bisitatzen dituen herrietako gora-beherak, gertaerak eta albisteak jaso eta kontatzen dira umorea, ironia eta satira erabiliz.

Horren zain izaten dira herritarrak, eta dantzarien trebetasunarekin batera, kronika eta kritika errezitatu horiek pizten dute ikusleen interesa. Eta jakina, hor hizkuntza oinarrizko tresna da. Eta euskara ez badakite gazteek, nekez eman ahal izango dute maskaradarik. Dantzarien mailarekin kezkatuta dira zenbait, baina euskara galtzen badute zuberotar gazteek, nekez ikusi ahal izango da neguan frijat eta antrixatik.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.