Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sahatsa 25 urte

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa 25 urte

2001/09/03 06:05

Azpeitia-Azkoitia aldeko dantza taldeak uztailaren hasieran egin zuen 25. urtemuga ospatzeko lehen ekitaldia. Uztailaren 7an Sahatsako taldekide eta taldekide ohien bilkura eta afaria egin zituzten. Uztailaren 22an, Azkoitiko Balda plazan, Nazioarteko folklore jaialdia egin zuten Eslobakia, Dagestan eta Sahatsako taldeekin.

Irailaren 15ean beste nazioarteko folklore jaialdi bat egingo dute, Azpeitian, Izarraitz pilotalekuan gaueko 10.30etan eta Akarciako taldearen partehartzearekin. Irailaren 22tik 30era jantzien erakusketa egingo da Azpeitiko Betharram ikastetxeko elizan eta Sahatsaren historiaren erakusketa Udaletxe azpian. Erakusketa hauek Azkoitian izango dira urriaren 6tik 14ra, Etxe Beltzen eta Torre Zurin.

Urriaren 6an, Azkoitiko Baztartxo antzokian, gaueko 22.00tan Ballet Biarritz-en emanaldia eskainiko da.

Azaroaren 17an Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan eta 24an Azkoitiko Gurea pilotalekuan, "lehena eta oraina bateginik" ikuskizuna eskainiko dute lehengo eta oraingo dantzariek, gaueko 22.30etan egingo diren saio banatan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.