Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Martin Zalakain oholtzara itzuliko da

Dokumentuaren akzioak

Martin Zalakain oholtzara itzuliko da

Martin Zalakain oholtzara itzuliko da

Martin Zalakain, Egoibar, 2020-01-18. Argazkia: Ekaitz Zilarmendi

Bi urteko etenaren ondoren Juan Antonio Urbeltzen, Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna eszenaratuko da datorren igandean Beasainen. Gerra karlista, ezinezko maitasuna edo neguko hotzak gutxi ez eta pandemiak ere bete betean harrapatu du Martin Zalakain abenturazalea.

Martin Zalakain
Martin Zalakainen entsegua, Beasain, 2021-11-28. Argazkia: Dantzan CC-BY-SA

2017 amaieran estreinatu zen Pio Barojaren nobelan oinarritutako nobela dantzatua, eta bi urte eta pasatxoko ibilbidearen ondoren pandemiak geldiarazi zuen. 2020 bukaeran bukatzekoa zuen bidea, baina zintzilik geratu ziren hainbat emanaldi. Orain, Beasaingo emanaldiarekin hasi eta Zalakainek bisitatzea aurreikusten zituen herri horietako batzuetan geldialdia eta saioa egitea da asmoa.

Martin Zalakain
Martin Zalakain, Egoibar, 2020-01-18. Argazkia: Ekaitz Zilarmendi

Nobela dantzatua

Harkaitz Cano idazleak Pio Barojaren nobela gidoi bihurtu zuen, Ander Lipusek zuzendu du eszenaratzea eta Argia dantzari taldearekin batera Euskal Herriko hainbat dantza taldeko dantzariek eta musikariek hartzen dute oholtza Mikel Urbeltzen musika-zuzendaritza eta Juan Antonio Urbeltzen koreografia eta zuzendaritza nagusiarekin. Iruñeko Duguna, Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Astigarragako Astigar, Biarritzeko Maritzuli eta Portugaleteko Elai Alai. Itzulera berriarekin batera Josu Camarak Lipusi lekukoa hartu eta Pio Barojaren paperean estreinatuko da.

Martin Zalakain
Martin Zalakain, Egoibar, 2020-01-18. Argazkia: Ekaitz Zilarmendi

Martin Zalakain Beasainen

  • Noiz: Abenduaren 12an, 19:00etan.
  • Non: Antzizar kiroldegian
  • Sarrerak: Ikuskizunerako sarrerak udal liburutegian eta Antzizar kiroldegian egongo dira salgai

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.