Dokumentuaren akzioak
Inauteriak 2026 oinarrizko egutegia
Kaskaroten puska-biltzeak eta maskaradak hasiak dira, Malerrekako joaldunak eta mozorroak etorriko dira segidan, eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, goiz datoz data nagusiak eta askok Santa Ageda bueltako jaiekin bat egingo dute. Otsailaren 12an izango da Ostegun gizena eta otsailaren 17a Inaute asteartea. Orduan bukatuko dira festa gehientsuenak, horren irudikapen dira sutan bukatzen duten panpinak; baina martxora arte ez dugu agurtuko libertinaje eta libertimendu sasoia.
Hemen duzue 2026. urteko inauterietako oinarrizko egutegia; baina gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla, festa nondik nora dabilen ez dagoela larre motzean lotzerik. Egin kontu, beraz, inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela, eta hala ere, aurreikuspenak ez direla beti betetzen... baina hori gustatzen zaigu inauterietatik, ez?
2026an hauek izango dira inauteri data nagusiak
- Otsailaren 12a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu,...
- Otsailaren 13a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
- Otsailaren 14a, Larunbata, Inaute larunbata, Zaldunita bezpera...
- Otsailaren 15a, Igandea, Igande-inautea, Inaute-igandea, Zaldunita...
- Otsailaren 16a, Astelehena, Astelehen-inautea, Astelehenita...
- Otsailaren 17a, Inaute-asteartea, inaute-asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...
Inauteriak 2026 egutegia
Urtarrilak 16, igandea
Urtarrilak 25, igandeaUrtarrilak 27, asteartea
Otsailak 5, osteguna
Otsailak 6, ostirala
Otsailak 7, larunbata
- Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
- Arano: Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
- Oiartzun: Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
- Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
- Ilarduia, Egino eta Andoin: Lastozko gizona
- Igantzi: Puska biltzea
- Iruñeko Kauterak
- Iruñea: Arrotxapeko libertimendua
Otsailak 8, igandea
Otsailak 12, ostegun gizena- Eskoriatza: Urdelardero eguna
- Errenteria: Azeri-dantza
- Lezo: Trapujaleen jaitsiera
- Bergara: Sorgin-dantza
Otsailak 13, ostiral mehea
Otsailak 14, Inaute larunbata
- Bakaiku: Kamarroak
- Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Antzuola: Sorgin-dantza
- Olazti: Zamarroak eta Neskak
- Galdako: Altsasuko inauteria
- Cintruenigo: Zarramuskeroak
- Urdiain: Mantagunak
- Hernani: Azeri-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Durango: Surrandiak
- Oñati: Oñatiko inauteria
- Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Irun: puska biltzea
- Pagola: Maskaradak
Otsailak 15, inaute igandea edo Zaldunita
- Bera: Inude eta artzaiak
- Zalduondo: Markitos
- Amezketa: Talai-dantzariak
- Abaltzisketa: Txantxoak
- Aretxabaleta: Txino-dantza
- Lesaka: Goitarrak
- Lesaka: Zakuzarrak
- Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
- Mundaka: Atorrak
- Azpeitia: Elegante eguna
- Gernika: Marrauen soka-dantza
- Donostia: Jardinzayen konpartsa
- Irun: puska biltzea
- Unanu: Mamuxarro gazteak
- Urdiain: Momoxarro txikiak
- Donibane Garazi: Garaziko libertimendua
- Iruñea: Iruinkokoa
- Astigarraga: Zirikoketa
Otsailak 16, inaute astelehena
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Bera: Zingar-arraultze eskea
- Goizueta: Puska biltzea baserrietan
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Burlata: Martingala
Otsailak 17, inaute asteartea
- Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
- Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
- Goizueta: Zahagi-dantza
- Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
- Laudio: Lezeagako sorgina
- Unanu: Mamuxarroak
- Urdiain: Momoxarroak
- Altsasu: Momotxorroak
- Burlata: Martingala
- Lekeitio: Estudiantina
- Eskoriatza: Kukumarroak
- Kanpezu: Toribio
- Errenteria: Sardinaren ehorzketa
- Arbizu: Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya
- Erratzu: Damak
Otsailak 21 larunbata
- Sanfuentes: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
- Bakio: Anarru Eguna
- Saratsu: Porreteroa
- Zehazteke: Oztibarreko libertimendua
- Iruñea: Arrosadiako libertimendua
- Añorga: Dibertimendua
Otsailak 22 igandea
Otsailak 28 larunbata
Martxoak 1 igandea
Martxoak 7, larunbataMartxoak 14 larunbata
Martxoak 21, larunbataMartxoak 28, larunbata
Apirilak 5, igandea:
Apirilak 12, igandea
Apirilak 25, larunbata
Maskaradak, Kaskarotak, Libertimenduak
- Kaskarotak 2026 (osatzen)
Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzuetan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!
Dokumentuaren akzioak



Inaute larunbatean (hilak 14), urtero bezala, Beasaingo Inauteri herrikoiak ospatuko ditugu. Informazio osoa albiste honetan jarri badugu ere, eskertuko genizueke zuen zerrendan ere gehituko bazenituzte.
https://dantzan.eus/kidea/O[…]ute-larunbatean-otsailak-14
Besterik gabe, mila esker aldez aurretik eta ondo pasa Inauteriak!