Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Hormen arteko oihartzunak" proiekturako dantzari bila

Dokumentuaren akzioak

"Hormen arteko oihartzunak" proiekturako dantzari bila

2009/06/05 15:08

Zesta-punta eta bere joko-espazioa oinarri ditu "Hormen arteko oihartzunak" ikuskizunak. Gorka Alda izan da proiektuaren sortzailea eta berari dagokio musika konposizioa. Mikel Aristeguik hartu ditu bere gain koreografiak.

Proiektu honetarako dantzari edo aktoreen bila ari dira. Zita hauetarako disposizioa beharrezkoa izanen da:

  • Ikastaroa: uztailaren 14tik 17ra, Donostiako Artelekun (11:00etatik 16:00etara)

  • Sorkuntza: abuztuaren 3tik 14ra, Donostiko Artelekun (11:00etatik 16:00etara)

  • Azken entseguak: abuztuaren 20tik 28ra bitarte.

 

Deskripzioa

"Hormen arteko oihartzunak" heldu den abuztuaren 28an estreinatuko da Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, Donostiko Musika Hamabostaldiaren programaren baitan.

Musika eta elektroakustika konposizio baten gainean ariko dira 5 dantzari (gizonezkoak), bi puntista eta 4 saxofoi-jotzaile.

Ikuskizun honetan disziplina guztiak elkarrekin nahasita, batzuk besteez zipristinduta azalduko dira: pilotariek soinua sortuko dute, dantzariek erritmo eta soinuaren bitarteko lerro eta ibilbideak sortuko dituzte, espazioa zizelkatuz, saxofoi-jotzaileek soinuak jaurtiz jolastuko dira.

Interpretatzaileek eta argi-jokoek espazio eskzenikoa modulatuko dute ikus-entzunezko prespektiba jokoen bitartez. Espazioaren entzunaldia, bere elemeto guztiak sentiarazi eta bere adierazpen plastikoa bilatzeko.

Interesatuek telefono honetara dei dezakete uztailaren 5a aurretik:

659 967 019

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.