Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Markina-Xemein: Euskal Jaia

2022/04/02 12:30 Markina-Xemein

Gehiago irakurri

Beatriz Setien: Aurora-Ocaso

2022/03/18 19:00 Donostia, Ernest Lluch

Aurora-Ocaso Beatriz Setienen pieza eszeniko berria da. Bertan, bikote batek argitasuna eta iluntasuna hausnartzen ditu, eszenatokian eta bizitzan.
William Onyeabor-en musikak osatzen du Eusko Jaurlaritzaren eta Tabakaleraren Dantzan Bilaka 2020 programaren babesa jaso duen sorkuntza proiektu hau.

Gehiago irakurri

Martin Zalakain

2022/05/07 20:00 Zornotza, Zelaieta pilotalekua

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoan oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek zuzendu eta koreografiatutako ikuskizuna, Ander Lipusen taula zuzendaritza eta Harkaitz Canoren gidoiarekin. Artedrama  eta Argia dantzari taldearen produkzioa. Martin Zalakainen gerla, abentura eta maitasun istoriaren eszenaratze dantzatuaz gozatu daiteke ikuskizun honetan, zuzeneko musika, antzerkia eta koreografien eskutik. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak eszenaratzen dira.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Antzerki-zuzendaritza: Ander Lipus
  • Gidoia: Harkaitz Cano, Pio Barojan eleberrian oinarrituta.
  • Aktorea: Josu Camara
  • Musika-konposizioak eta konponketak: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Dantza-maisuak: Iñaki Arregi, Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi, Jexux Larrea.
  • Jantzigintza: Amaia Bueno
  • Musikariak: Ander Blasco (akordeoia), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (harpa), Mikel Urbeltz (arrabita), Dugunako Musikariak (txistua eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka-taldea)
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Gure-Kai (Deba), Astigar (Astigarraga). 

Gehiago irakurri

Elkar+ekin Dantzan

2022/03/20 12:00 Euskal Herriko hainbat herritan

Elkar+ekin Dantzan plataformak bultzatuta Euskal Herriko hainbat herritan dantza taldeko kide, elkarte zein herritarrak dantzatuko dira elkarteen eta boluntarioen lana aitortzeko. Dantzan boluntarioak zaindu eta formatu behar ditugula aldarrikatzeko. Dantzan komunitateko ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko. Martxa baten lehen notak abestiaren erritmoan dantzatuko dira Euskal Herriko 50-70 herri eta eskualdetan.

Informazio gehiago:  Elkar+ekin Dantzan

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2022/03/24 19:00 Durango, San Agustin Kulturgunea

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/03/24 19:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Garaiz 60 t.m

2022/03/24 19:30 Errenteria, Niessen

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere xalotasun eta esanguratsutasunean. Denborak dena zeharkatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
  • Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
  • Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
  • Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
  • Soinuztapena: Aieka estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
  • Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (hp) eta Unai Sorrarain
  • Produkzioa: Beñat Ralla Yusta

*Loraldia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Alonzo King Lines Ballet: The personal element & Azoth

2022/03/25 19:30 Donostia, Victoria Eugenia

Alonzo King Lines Ballet ballet garaikideko konpainia ospetsua da, eta Alonzo Kingen arte-ikuspegi paregabeak gidatzen du 1982tik. Mundu osoko konpositore, musikari eta artista bisual nabarmenekin lankidetzan jardunda, Alonzo Kingek sakon sustraitutako kultur tradizioen multzo askotariko batean oinarritutako lanak sortzen ditu, ballet klasikoa adierazkortasun berriz hornitzen dutenak. Alonzo Kingek zientziatzat dauka balleta –energia eta eboluziozko printzipio geometriko unibertsaletan oinarritua–, eta higiduraren hizkuntza berria garatzen jarraitzen du, forma eta teknika klasikoetatik abiatuta.

The personal element, zortzi dantzarirentzako pieza iradokitzaileak higidurez eta koreografiez txunditzeko aukera eskaintzen dio ikusleari, Jason Moran-en piano-partitura baten laguntzaz. Moranen pianoaren eta dantzarien higiduraren arteko interakzioa gonbidapen poetikoa da ikusleak piezarekin bere lotura pertsonala egin dezan.

Azoth honetarako, Charles Lloyd, Jason Moran eta Alonzo King-ek elkarrizketa ahaztezina sortu dute higiduraren eta musikaren artean. Bi musikariek ikuspegi multidisziplinarioa dute, zeina ezin hobeto osatzen baita Alonzo Kingek balletaz duen ikuspegi zabalarekin, pieza harmoniatsua lortzeraino. Alkimia hori Jim Campbell-en instalazioko argiez apainduta dator, zeinak askatasun- eta harridura-sentipena sorrarazten baitu.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2022/03/25 20:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/03/25 19:30 Lasarte-Oria, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/03/26 20:00 Basauri. Social Antzokia

2022/03/27 19:30 Arrasate-Mondragon, Amaia Antzokia

Oinkari: Dantzari Eguna

2022/03/26 12:00 Villabona, Errebote Plaza

Egitaraua:

  • 11:30 - Dantzarien kalejira herrian zehar Arroako plazatik abiatuta.
  • 13:00 - Dantza emananaldia Errebote plazan.

Antolatzailea: Oinkari
Babeslea: Villabonako Udala

Gehiago irakurri

Nerea Martinez: Besarkada

2022/03/27 20:00 Lezo, Gezala Auditoriuma

Emakume bikote bat, bi gorputz, bi eskultura, bidaian zehar soinu-paisaia batean biltzen dituena, eta bidaiak berak hainbat zirrara gogora ekartzen dizkigula, bizitzan zehar jasotzen ditugun ezin konta ahala besarkaden zirrarak.

Zizelkatzearen ideia, eraldatzea eta igarotzean uzten duten aztarna direla-eta, “Abrazo” (Besarkada) espazio intimo eta zirrarazko bat da, benetan lan fina.

Dantzaria eta interpretea. Sustraietan aztertzeko grinarekin, “Biraka” (2017) bakarkakoa sortu zuen. Eszena-elementuak eta gorputzaren zehaztasuna eta xehetasunerako joera ditu ezaugarri bere lanak.

Matxalen Bilbao eta Markeline konpainietan ere ibili zen lanean, eta Emakumezko Interpreterik Onenaren Saria jaso zuen Markeline konpainiaren "Euria" lanean egindako lanagatik, Bucaresteko FITC jaialdian (2018).

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nerea Martínez
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García, Nerea Martínez
  • Zuzendaritza artistikoa: Matxalen Bilbao
  • Koreografia: Matxalen Bilbao, Nerea Martínez, Natalia Garcia
  • Txelo-jolea: Amaia Jaio
  • Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
  • Eszenografia: Iñaki Etxeandia
  • Jantzien diseinua: Monica Lavandera
  • Argien diseinua: Francisco Trujillo
  • Testuak: Alfredo García
  • Off ahotsa eta euskarazko bertsioa: Oihane Enbeitia
  • Argazkiak eta bideoa: Jesús Robisco
  • Diseinu grafikoa: Peru Isasi
  • Laguntza eta aholkularitza: Markeliñe

Gehiago irakurri

Atalak 2.0: Ikuspegiak

2022/03/31 19:00 Gasteiz, Principal Antzokia

Mugaz haraindiko ATALAK sareak, dantza garatzeko eta profesionalizatzeko Dantzaz zentroak gidatuta, eta Dantzerti arte dramatikoko eta dantzako eskolarekiko lankidetzan, honako gai hauei buruz hausnartzea proposatzen digu: Nola sortu dantza leku ez-eszenikoetan? Nolako dramaturgiak sortzen dira? Nola inplikatu publikoaren begiradak?

Ildo horri jarraituz, martxoaren 31n dantza ibiltariko bi saio (19:00etan eta 20:00etan) egingo dira egingo da Principal antzokian, bata atondoan eta bestea edaritegian; guztiz esklusiboak izango dira, eta publikoa gonbidapen bidez sartu ahalko da.

Interpreteek dantzaren eta espazio ezohiko eta ez-eszenikoen arteko harremana ikertuko dute, horietan narratiba berriak eraikitzeko asmoz.

Aurkezten diren lanak Laida Aldaz koreografo eta interprete nafarrarekiko eta Ander Lipus antzerki zuzendari eta interprete bizkaitarrarekiko lankidetzan egin dira.

Jarduera batez ere dantza profesional, ikasle eta zaleei zuzenduko zaie.

Lan taldea

  • Dantzaz konpainiaren intérpretes: Andrea Aguado, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura G. Latasa, Lara Matea Ivancic, Raul Abentin, Noel Quintana, Iñigo Rementería, Oscar Pascual, Beñat Urrutia.
  • Dantzerki ikasleak: Eider Larrea, Maider Mulone, Leire Sanjurjo, Nagore Tamayo, Izaro Urrestarazu
  • Lankidetza: Laida Aldaz, Ander Lipus
  • Laborategia prestatzen laguntzea: Bertha Bermúdez
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte
  • ATALAK sareko bazkideak: CCN-Malandain Ballet Biarritz, Fundación Baluarte, Dantzaz, Red de teatros de Vitoria, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera.
  • Tokia: Teatro Principal Antzokia
  • Sarrerak: gonbidapenak martxoaren 17tik aurrera Principal Antzokiko Leihatiletan
  • Iraupena: 40 m

Gehiago irakurri

Hiru hitzetan

2022/04/02 19:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Gehiago irakurri

Aukeran: Migratzaileak

2022/03/25 19:30 Bilbo, Arriaga ANtzokia

Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, gure mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan
  • Koreografia garaikideak: Iker Karrera
  • Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga
  • Argiztapen-diseinua: Carlos Solano
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Anza, Unai Balerdi, Ane Etxeberria, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano, Claudia Talavera
  • Ekoizpen Zuzendaria: Eli Alberdi
  • Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi
  • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Solano 
  • Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak

*Dferia jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Flamenco: Espacio Creativo

2022/03/25 20:00 Bilbo, BBK Aretoa

Segundo bakoitzean birsortzeko, hazteko eta berrasmatzeko gaitasuna daukan flamenko artea bete-betean islatuta ikus dezakegu “Flamenco: Espacio Creativo” izeneko ikuskizunaren bitartez. Estevez&Paños dantzari-taldeak Alfonso Losarentzat zuzendutako lan honetan Concha Jareño eta Sandra Carrasco artista gonbidatuak ikus ditzakegu, Francisco Vinuesaren musika-zuzendaritzapean eta Antonio Camposen cante estiloarekin.

Flamenkoan hainbat alderdi topatuko ditugu: introspekzioa, sentimenduak, begi itxien iluntasuna, iraganaren distirak eta oraingo argia, isiltasunaren itxitura, arreta, ahalegina, pena, poza, amorrua, partekatzearen plazera, bihotza, gogoa, lengoaia, hizkuntza, sustraia, garaikidea… Flamenkoa: Sormen-gunea.

Gehiago irakurri

Dinamo Danza: Sustraiak

2022/03/25 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Dantza, musika, argia eta sorkuntza plastikoa sustraiei eginiko begira da.

Gure mitologiaren sustraietan aurki daiteke naturarekiko lotura espirituala. Marik hitz egiten zigun, sekretuak kontatzen zizkigun… Jainkoak eta gizakiak elkarrekin bizi ziren. Gaur egun ez dakigunez haiek ikusten eta entzuten, nola ezartzen dugu lotura hori gure ingurunearekin? Bost dantzarik, musikak eta argiak gure ingurunearen ikuspegi magikoa eskaintzen digun irudi-labirintoan ibiltzera gonbidatzen dute ikuslea.

Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Node: Arachno

2022/03/27 19:00 Donostia, Gazteszena

Arachno ahultasun egoera bat da, erabaki egoera baten aurrekoa. Karrerilla hartu eta hutsean jauzi hilgarria egiteko prest dagoen egoera. Arachno gure barrura exigitutako erredentzio baten bila doan esplorazio misio bat da. Gure ahultasuna lau toki desberdinenetan ikertzeko kemena da: heriotza, bakardadea, transitua eta egoa.

Arachno bidaia sideral bat da, unibertso paraleloko X planeta batean hasten dena eta, bertan, Z erlijio baten pausoak norabide bakarrari jarraitzen dio itzulerarik gabeko puntu baterantz, eta OHOko 8. kurtso amaierako festan amaitzen da, non marikoi lodikote bat eszenatoki batera igotzen den lehen aldiz.

  • Antzezleak: Oihana Vesga, Borja Bordonabe, Iosu Yeregui, Ion Estala.
  • Mugimendua: Oihana Vesga, Borja Bordonabe, Ion Estala.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Ion Estala.
  • Zuzendaritza eszenikoan laguntza/artista gonbidatuak: Ainize Txopitea, Alberto Cortés, Oihana Varela, Emilio Manzano.
  • Musika: Zuzeneko soinu-konposizioa.
  • Estudioko musika: Mikel Zubiria.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Argiztapena disenua eta exekutiboa: Emilio Manzano.
  • Filmmakerra: Jesús Lacorte.
  • Argazkiak: Angie Luna.
  • Testuak eta ilustrazioak: Ion Estala.
  • Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.
  • Egilea eta zuzendaritza: Ion Estala.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Cóncavo-convexo

2022/03/24 21:00 Biarritz, Coliseoa

Cóncavo-convexo diziplina anitzeko pieza; musika, dantza eta eskultura biltzen dituen lana. Hutsari edo gabeziari buruz hausnartzen du, haren forma edozein izanik; horretarako, gorputzaren ikuspegi eskultorikoan eta gorputzak espazioarekin duen harremanean oinarritzen da. Espazioak funtzio berezi bat duela uste dugu; emozio estetikoa sortzea.

Led Silhouette (Lesaka) Martxel Rodriguez-ek eta Jon López-ek sortu eta zuzendutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza-ren gisako konpainietan aritzeaz gain, 2016an, artista talde batekin hasi ziren lanean, eta hainbat jaialditan erakutsi dituzte beren lanak (besteak beste, DNA, Quincena de Dança Almada, 10 sentidos eta Festival Internazionale Nuova Danza).

Gehiago irakurri

Kale: Triplo

2022/03/25 21:00 Biarritz, Coliseoa

Triplo Kale Dança Companhiaren 2022rako sorkuntza berria da. 2018az geroztik, Kale Regards Croisés (Malandain Ballet Biarritz) mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren parte da, eta ordezkatutako herrialde bakoitzeko 3 koreografo gonbidatu ditu konpainiako interpreteentzako sorkuntza originala garatzera.

Ekitaldiaren mugaz gaindiko hizkuntzak partekatzeko espirituari jarraituz, Kale Companhia de Dançak, 2022an, formatu hirukoitzeko ikuskizun bat sortzea proposatzen du, estetika desberdinetako hiru koreografo ikusiz: Daniela Cruz, Portugalgo dantza garaikidearen alorrean zabaltzen ari den sortzailea, Hamid Ben Mahik, hiri-dantzei buruzko ikuspegi artistiko berria duena eta Igor Calongeren transdiziplinaritate artistikoa.

Kalek ikuskizun bat sortu nahi du, eszenatokian dantzari gazteak biltzen dituena, beren karrera profesionaleko hainbat etapatan. Koreografoak ere beren karrera artistikoko etapa desberdinetan aritzen dira, beren sinadura eta dantza garaikidearen hizkuntzaren ikuspegi bakarra dutenak.

Gehiago irakurri

Nerihari: Mutu

2022/03/26 19:00 Biarritz, Coliseoa

MUTU, hiru komunikazio espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen.

Víctor Iriarteren INVISIBLE filman inspiratua, hiru pertsonaien hiru bizikidetza atal kontatzen ditu, zeina eraldatzen doan, eta ez desiratutako norabidean. Giza-erlazio zuzenen gain-beheraren islada da.

MUTU disziplina artistiko desberdinen hartu- emanean oinarritzen den proiektua da, emaitza eszeniko delikatu eta poetiko bat eskeiniz. Detaile txikien fintasuna nabarmenduz, eta emozio karga intentso batekin, emaitzean eragin zinematografikoa nabari da. 

MUTU, Myriam Perez Cazabonen (koreografoa), Agurtzane Intxaurragaren (antzerki zuzendaria) eta Maite Arroitajauregiren (musikaria) arteko elkargunea da.

Gehiago irakurri

Goierriko Dantzarien II. topaketa

2022/04/02 10:30 Idiazabal

Apirilaren 2an Idiazbalen Goierreiko Dantzarien II. topaketa ospatuko da. Goierriko dantzari helduak elkartuko
dira; Legorretako Irrintzi Alai, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari, Urretxuko Lurra, Ataungo Otsoak eta Ordiziako Amets Bide dantza taldeetako 100 dantzaritik gora bilduko dira txistulari eta musikariekin batera.

Egitaraua

  • 10:30 Dantzarien topaketa plazan
  • 11:00 Desfilea herrian zehar
  • 13:00 Alardea plazan
  • 14:30 Bazkaria
  • 16.30 Erromeria ttipika taldearekin

Gehiago irakurri

Hiru hitzetan

2022/04/02 20:00 Errenteria, Niessen Kulturgunea

Hiru Hitzetan Euskal Herriko hiru konpainiaren hiru piezaz osatuta dago, bakoitza 20 minutukoa, gutxi gorabehera. Hiru hitzetan hiru ahotsen eszenaratzea da. Erresilientziaren, ahalduntzearen eta askatasunaren artean bizi diren hiru emakumeistorio elkartzen diren amankomuneko espazioa.

Emakumeak-Node

Bi emakume eszenan, irmo eta ausartak. Bidaia inposatu eta bortxatu bat egitera behartuak, baina elkarrekin, askatasunean amaiera bat lortzen dute. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da hau, eskaintza bat. Opari ederra, denontzat.

NODE Donostiako dantza, performance eta ikus-entzuneko konpainia da. 2016ean sortua, gaur Ana Barrantesek (ekoizpena eta banaketa) eta Ion Estalak (sortzailea eta zuzendaria) osatzen dute. Gaur konpainia artista ezberdinek bat egiten duten gune neuralgiko batean bihurtu da. Aldi berean LABO hileroko dantza programaren eta LABO XL dantza jaialdiaren sortzaileak eta kudeatzaileak dira (www.labo.eus).

  • ANTZEZLEAK: Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga
  • KOREOGRAFIA: Myriam Perez Cazabon
  • MUSIKA ORIGINALA: Aránzazu Calleja
  • JANTZIAK: Clara Virgili
  • FILMMAKER: Jesús Lacorte
  • EKOIZPENA: NODE
  • SORKUNTZA KOLEKTIBOA / ZUZENDARITZA: Ion Estala

OUT-Amaia Elizaran & Xabier Zeberio

OUT zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizun bat da. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu. Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. OUT.

Hainbat inprobisazioren ostean hizkuntza koreografiko propioa sortzeko beharretik, baita ohiko toki edota leku alternatiboetarako dantza garaikide pieza berriak egiteko gogotik sortzen da konpainia 2015ean. Horretarako Amaia Elizaranek Eusko Jaurlaritzaren (Sorkuntza koreografikoa, Dantzan Bilaka eta Dantza lanak I), Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Sortutakoak 9, Dantzagunea) Topic, Mendi Zolan eta Hameka-ren (Egonaldi artistikoak) laguntza izan du. Gainera 2017an KARRIKAN plataformaren proiektu irabazlea izan zen BLOCK piezarekin.

  • ZUZENDARITZA / DANTZARIA: Amaia Elizaran
  • MUSIKA ZUZENEAN: Xabier Zeberio
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Etanowski
  • ESTILISMOA: Borja Bordonabe

Leiho zikin, zeru garbi-Nerea Gurrutxaga & Oihana Vesga

Espazio fisiko eta testuinguru konkretuek gorputzean eta genero jarreran duten eragina aztertzen da Leiho zikin, zeru garbi lanean. Mugimenduaren eta ahotsaren lanketatik emakumearen espazioa erreklamatzeak zertan datzan hausnartzeko saiakera bat da.

Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarlanean sortutako lehen lana da Leiho zikin, zeru garbi. London Contemporary Dance School eskolan burutu zituzten biek goi mailako dantza ikasketak, eta Erresuma Batuan hasi zuten ibilbide profesionala dantzari eta sortzaile gisa. Gai honen inguruan eta prozesuaren garapenean zuten interesa partekaturik, pieza hau kolaborazioan sortzeari ekin zioten.

  • GAIA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • SORMENA ETA INTERPRETAZIOA: Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga
  • JANTZIAK: Lurdes Arruti
  • ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Etanowski
  • ARGIAK: Borja Ruiz

Gehiago irakurri

Input: Play

2022/04/02 19:00 Bilbo, Berreginen Museoa

Play bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako duoa da; bi masa horiek elkarri entzutetik eta biek partekatzen duten desiotik abiatuta erlazionatu nahi dute, bestearen gorputza indarra erabili gabe nola mobilizatu ulertzeko jakin-mina dute. Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interprete hauek irudi, ekintza eta unez beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren.

Saioan zehar, dantza arin eta estuaz goza dezakegu, hala nola bakoitzak proposatzen dituen proposamenen segidaz, ezer esan nahi ez duen elkarrizketa bat osatzen dute, baina asko transmititzen dute. Lan horrek kontakt-inprobisazioaren teknikara hurbiltzen gaitu, non pisua, manipulazioa eta kontaktua oso presente dauden. Bidaia hau amaitzen da kontaktua desagertzen denean eta bakoitzak bere bideari ekiten dionean.

  • Ideia eta zuzendaritza: Aiala Etxegarai Mendiguren
  • Antzezleak: Denis Martínez, Mar García
  • Jantziak: Cía. InPut
  • Banaketa: Josune Martínez- Eszenika

* BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Almudena Perez: Room

2022/04/03 12:30 Bilbo, Berreginen Museoa

“Room” dantza garaikideko proposamena da. Ingelesez, “espazioa” eta “gela” esan nahi du. Bi kontzeptu horiek kontuan izanik, esperientzia pertsonal batetik sortu zen pieza hau. Hainbat urte kanpoan eman ondoren etxera itzultzetik. Etxe bat, espazio propio bat sortu nahi horretatik. Norberaren espazioa miatu eta ulertzetik. Espazio horretan bizitzetik. Neure etxea neure baitan nola sortu dezakedan ulertzetik. Zein da nire espazioa, nire tokia? galderari erantzutetik.

  • Sorkuntza eta antzezlea: Almudena Pérez 
  • Laguntzak: Eusko Jaurlaritza, Dantzalabea, Centro Danza Ana Rosa Tercero

BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Ana Capilla: All the Humans

2022/04/03 13:00 Bilbo, Berreginen Museoa

Off ahots batek Giza Eskubideen Adierazpena errezitatzen du.

Orbainez, oroitzapenez eta esperantzaz beteriko gorputz hau mugitzen hasiko da.

Gizakion bizitza gogorra da, gizartearen ikuskizun degradatu osoari begirada garbiz so egiten badiozu. Eta halere, gorputzak abesten du…

  • Sorkuntza eta antzezlea: Ana Capilla 
  • Musika: Max Ritcher
  • Ekoizpena: Cia. Ana Capilla
  • Laguntzak: Garrobi

*BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Within

2022/04/06 19:00 Bilbo, BilbaoArte

19:00etan aurkezpena 19:30etatik 20:30etara pasea.

Within bidaia bat da, mugimendutik sortzen duen norbaiten buru barrura egindakoa. Esperientzia murgiltzailea, non zer sekuentzia ikusi aukeratu ahal den, Eva Guerrero inspiratzen duten ideiak entzun eta sentitu ahal diren, eta teknologia birtual batean ingurune erreal batekin esperimentatu ahal den. Metabertsorako lehenengo euskal bideodantza da.  

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jemima Cano
  • Gauzatzea eta programazioa: Iker Pomposo
  • Koreografia: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
  • Ahotsen grabaketa: David S. Damián (Blue Bayou Recording Studio)
  • Off ahotsak: Eva Guerrero, Carla Roisin, Garazi López de Armentia
  • Euskararako itzulpena: Nerea Lorente
  • Musika: Maria Arnal i Marcel Bagés, Sequentia, Barbara Thornton & Laurie Monahan, Hamlet Gonashvili
  • Mentoria: INNOCULT DG Connect
  • Ekoizpena: DOOS Colectivo
  • Laguntzak: INNOCULT, Eszenabide, Dantza Labea/Teatro Barakaldo Antzokia

*BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Doos Colectivo: Within

2022/04/07 17:00 Bilbo, BilbaoArte

17:00etatik 20:30etara paseak.

2022/04/08 17:00 Bilbo, BilbaoArte

Astigar eta Eltziegoko dantza taldeen emanaldia

2022/04/03 12:30 Astigarraga, Foru plaza

Astigar dantza taldeak eta Eltziegoko dantza taldeak emanaldia eskainiko dute apirilaren 3an, Foru plazan, eguerdiko 12:30ean. Eltziegoko dantzariek Eltziegoko dantzen zikloa eskainiko dute eta Astigarrekoek dantzari-dantza eta Arizkungo sagar-dantza.

Gehiago irakurri

Amaraun

2022/04/07 19:30 Villabona, Gurea Antzokia

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara. Ez dugu hain uztarketa esturik egin duen ikuskizun eszenikorik ezagutu euskaraz

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
  • Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
  • Jantzien arduraduna: Ramón García
  • Irudia: Iurre Aranburu
  • Ekoizpena: Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Babesa: Anoetako Udala, Villabonako Udala
  • Eskerrak: Axut, Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia
  • Lekua: espazio txiki zein irekietarako ikuskizuna
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/04/08 20:30 Tolosa, Leidor Aretoa

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Gehiago irakurri

Olga Pericet: Un cuerpo infinito

2022/04/08 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Ikuskizun hau autoezagutza fisiko eta espiritualerako bidaia bat da, Carmen Amaya artista legendarioaren inguruan. Pentsalari higikariek eta higiduraren pentsalariek bat egin dute enigma hori arakatzeko. Gorputzak mito ofizialak baino harago doaz, Amayaren gorputz astralaren bila, dantzaren alderako maitasuna birformulatuz eta norberaren islari aurre eginez: denboraren joana, oinazea, desagertzea. Pericetek Carlota Ferrer izan du berriz ere zuzendaritza eszenikoan lehenago ere, bikote arrakastatsua osatu baitzuten biek La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora ikuskizunean.

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/04/09 20:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/04/10 20:00 Lezo, Gezala Auditoriuma

Oihana Vesga: Altzoan altzoan esaten dit / Bragas y Celine

2022/04/09 19:00 Bilbo, Berreginen Museoa

Altzoan altzoan esaten dit/ Bragas y Celine dantza garaikidea oinarri duen bakarkako lana da. Sormen prosezua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maíz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean? Pieza honetan emakumea subjektu egiten duen, desira propioak dituen indibiduo gisa uztartzen da. Dantzan, gorputza, materia eta lanketarako objektu izatetik harago, indibiduaren subjektibitatea azaleratzeko bide gisa eskeintzen da. Ahotsaren lanketa eta bertan eragiten den plazerra ere ezinbesteko elementua da lan honetan. Sormen honek score edo partitura baten egitura jarraitzen du, non ariketa bakoitzean mugimenduaren eta ahotsaren lanketaren bitartez plazerraren arlo zehatzak uztartzen dituen, praktika honetatik indibiduoaren ahalduntzea zertan datzan ulertu nahirik.

  • Koreografia eta antzezpena: Oihana Vesga
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argiak: Javier Andraka
  • Argazkiak: Yone Estívariz
  • Bideoa: Marian Gerrikabeitia
  • Kanpo begirada: María Ibarretxe, Ibon Salvador

*BLV-ART 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Flamenco sin sulflitos

2022/04/09 19:00 Olazti, Kultur Etxea

Bi artista batu dira ikuskizun honetarako: Beatriz Morales dantzaria eta Carlos Merino perkusionista. Flamenko garbi eta abangoardista transmititzeko helburuarekin egin dute bat.

Gehiago irakurri

Bettina Szabo: Habitat

2022/04/09 19:00 Bilbo, La Fundicion

Habitat dantza-solo bat eskaintzen duen ikuskizuna da, hainbat diziplinatakoa. Karramarro ermitauen bizi-zikloan inspiratzen da, egilearen Uruguaitik Kanadarako emigrazio-prozesuaren metafora gisa. Ermitauek ez dute berezko oskolik: maskor hutsetan gordetzen dira, beren neurriaren arabera. Hazi ahala, txikitxo geratzen zaie «etxea», estutxo, eta beste bat bilatu behar izaten dute.

Hainbat diziplina gainditzen dituen obra honek batera ipintzen ditu dantza, ahotsa eta zuzeneko soinu elektronikoa, eskultura (Hermes, paperezko 800 kono artikulatuko mihiztadura) eta jantzietan integratutako argiztapen digitala. Interpreteak denbora errealean kontrolatzen ditu elementu horiek, zeinak oskol horretan gorpuzten baitira, haien habitatean. Argiak, eskulturaren prismen bidez difraktatuta, egunsenti borealak gogorarazten dituzten erreflexu irisatuak sortzen ditu. Horren guztiaren laguntzaz, esperientzia plastiko, poetiko eta hipnotiko bihurtzen da Habitat, ur-giro misteriotsu batez inguraturik.

  • Koreografia eta interpretazioa: Bettina Szabo
  • Musika: Joel Lavoie eta Ana Dall’ara Majek
  • Eskultura eta eszenografia: Jacinthe Derasp
  • Biomedia jantziak: Alexandra Bachmayer
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinua: Thibaut Carpentier
  • Errepikatzaileak: Laurie-Anne Langis (mtl), Coraline claude (par)
  • Argiztapenaren diseinua: Paul Chambe

Gehiago irakurri

Bettina Szabo: Habitat

2022/04/10 19:00 Bilbo, La Fundicion

Iker Karrera: No Pleasure

2022/04/10 19:30 Donostia, Viktoria Eugenia

Anhedonia plazera sentitzeko ezina da, inoiz gogoko izan ditugun jarduera guztien alderako interesa eta gozatzeko ahala galtzea. Dagoeneko ezer axola ez zaizulako, ezer motibatzen ez zaituelako sentipena. Zer egin ezer sentitzen ez duzunean?

Ideia hori abiapuntutzat hartuta, Iker Karrera euskal koreografoak No Pleasure sortu du, bere pieza berria. Haren lanetan ohikoa denez, protagonismoa haren hizkuntza koreografikoak du, zeina dantza-generoen fusioan oinarritzen baita, helburutzat hartuta entretenitzea, bide berriak irekitzea eta ikus-entzule berriekin konektatzea.

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera.
  • Interpreteak: Pablo Costas, Carla Diego, Belén Leroux, César Louzán, Raymond Naval,  Yadira Rodríguez. Argiztapen diseinua: Alberto D. Centeno A.E.C.
  • Jantzi eta estilismo diseinua: Laura Cortés.
  • Argiztapen teknikaria: Paco Pascual.
  • Jostuna: Natalia Capillas.
  • Atrezzo diseinua: Matias Zanotti.
  • Ekoizpena: Iker Karrera – Danza180º.
  • Banaketa: Marisol Pérez – LaOtraBanda.
  • Grabazioa: Danilo Moroni, Juan Carlos Toledo.
  • Edizioa: Iker Karrera.

Gehiago irakurri

Dantza-jauziak

2022/04/10 11:30 Donibane Lohitzune

Hilabeteko bigarren igandero, urritik maiatzera, dantza-jauziak Donibane Lohitzunen.

Gehiago irakurri

Bolant eguna

2022/04/17 09:15 Luzaide

Pazko asteburuan ospatuko dute Luzaiden aurtengo Bolant eguna. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak bazko igandez. Hona egitaraua:

Larunbata:

  • 20:00etan: Kalejira herriko kaleetan.
  • 21:00etan: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Igandea:

  • 9:15 Kalejira
  • 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00 Dantza ikuskizuna Santiago Plazan.
  • 17:00 Emanaldia Arretxe frontoian.
  • 21:00 Afari herrikoia.
  • 00:30 Gupasa Holako Deluxe taldeak alaiturik.

Gehiago irakurri

Bamboo Dance: Idiotak

2022/04/08 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Eduardo Galeano Uruguaiko kazetari eta idazlearen liburu, saiakera eta audioetan inspiratutako dantza-ikuskizuna eskaintzen digu konpainia donostiarrak. Testu horiek koreografia bat sortzeko balio dute, bere ironia eta satira estilo nahastezina agerian utziz. Hausnartuko dugu gizarte bezala zer lekutara goazen, eta ez ote dugun askotan “lelokeri” gehiegi.

Gehiago irakurri

LaSal: Lar

2022/04/10 18:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Etxea da gure lehen arnasetik hartzen gaituen unibertsoa, eta bertan bizi diren pertsonek zabaltzen duten beroa babesten du bere hormekin. Usaina da, lehenengo gauzen ukimena, mugimendua, entzundako lehen hitzak eta  lehen urratsen arrastoa.

Ikuskizun honek gure etxeak inspiratzen gaituen babesaz eta maitasunaz hitz egin nahi du, baina… eta gure etxea desagertzen bada? Eta suntsitzen badute? Eta beste etxerik izan gabe utzi behar badugu, nora joan? Gure bizitzako objektu nabaria da, argi dago arnasten dugula... Baina egunero etxera itzultzeko etxerik izango ez bagenu? Arnasa hartzeari utziko diogu? Nora joango ginateke? Nola eraikiko genuke gure etxe berria?

  • Zzuendaria: Julia Ruíz
  • Dantzariaks: Raquel Cruz, Emilio Arquillo

Gehiago irakurri

Alabena: Izakiak

2022/04/08 15:00 Ziburu, Espeletenia

Gehiago irakurri

Neskak dantzara!

2022/04/12 19:00 Gasteiz, Oihaneder

Julen Iriondok eginiko Neskak dantzara! iksu-entzunezkoaren proiekzioa eta ondoren solasaldia, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan.

Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo oñatiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten Oñatin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz. Iriondok ikusi du pauso handia izan zela ordukoa, eta testigantzak jasota gelditzea garrantzitsua dela; batetik herriaren historiaren zati bat gordeta gelditzeko, eta bestetik, eredu bezala balio izateko. Oñatz dantza taldeko Ane Irazabal eta Miren Aranburu dantzariak, Jesus Irizar taldeko zuzendaria, Idoia Irazabal eta Beatriz Igartua dantzari ohiak eta Jerardo Elorza historialaria elkarrizketatu ditu Iriondok. 2020ko ekainetik irailera bitarte osatu zuen lana.

Gehiago irakurri

Emanaldia: Duguna + Haritz

2022/04/09 12:00 Iruñea, Burguen plaza

Dantza emanaldia eskainiko dute Iruñeko Dugunako dantza taldeak eta Elgoibarko Haritz dantzari taldeak Iruñeko Buruguen plazan.

Gehiago irakurri

Malandain: Sirenes - Sinfonia

2022/04/09 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Thierry Malandain (Sinfonia). Laurogei lan baino gehiagorekin, Thierry Malandainek dantzaren ideia pertsonala garatzen du. Korronte estetiko gisa “balletaren” kontzeptuari estuki lotuta, bere ideiak lehentasuna ematen dio gorputz dantzariari, sentsualitatea eta gizatasuna ospatzeari. Gizakia eta dantza Malandain Ballet Biarritzen funtsa dira.

Martin Harriague (Sirènes) Biarritzen 2016an Hego-Mendebalde Handiko Kooperazio Poloaren esparruan, Gazte Koreografo Klasikoen eta Neoklasikoen Lehiaketaren lehenengo edizioan sarituetako bat da. Hala sortu du Sirenas.

Egitarua:

Sirènes

  • Musika: Antonio Vivaldi, Arcangelo Corelli, Francesco Araia & Hermann Raupach,
  • Koreografia: Martin Harriague

Sinfonía

  • Musika: Luciano Berio
  • Koreografia: Thierry Malandain

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2022/04/17 20:00 Lesaka, Harriondoa Kultur Etxea

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Noel Quintela eta Beñat Urrutia: Zeta Zeta 3

2022/04/21 19:30 Lezo, Gezala Auditoriuma

LeZo eta DantzaZ konpainia (zeta zeta) elkarrekin eskaintzen dituzte dantza saio  freskoak eta hurbilak, non euskal herriko koreografoak eta Dantzazeko dantzariek saio atseginak, irekiak eta freskoak eskaintzen dizkioten publikoari.

Dantzazetik pasatzen diren koreografoak, gehi konpainiako dantzariek egindako pieza laburrak eta dibertigarriak dira. Oraingoan, Noel Quintela eta Beñat Urrutiaren sorkuntzak. 75 minutu inguruko saioa.

Gehiago irakurri

Arimaktore: La muerte y la doncella

2022/04/22 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Pieza hau Franz Schuberten, Herioa eta dontzeila, Re minorreko 14. hari-laukote bikainean barneratzen da. Konposizio erromantiko honen berrikuspen garaikide batetik, funtsezko elementu existentzialetan zehar bidaiatzen dugu, bizirik egotea eta hiltzea. Asun Noalesek egoera batetik besterako iragaite goiztiarra planteatzen du gorputz organiko batetik, non bizitza hautsiak bere taupadetan dirauen, apenas arnasaldi bat, laztanezko hats mehe bat. Erre egiten da, ustekabeko hodei gisa, hondoratze eta errauts bolada larri gisa.

La Muerte y la Doncella bidaia liluragarri eta poetikoa da, eskutik heltzen diguna eta azken arnasaldira arte uzten ez gaituena, paisaia hipnotiko, eldarniotsu eta hauskorrak zeharkarazi ondoren. Zazpi antzezlek osatzen dute pieza zinematografiko hau, eta elementu bakoitza ezinbestekoa da.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Asun Noales
  • Musika: Telemann Rec (a partir del cuarteto “La Muerte y la Doncella” de Franz Schubert)
  • Dantzariak: Alexander Espinoza, Rosanna Freda, Carmela García, Juliette Jean/ Eila Valls, Mauricio Pérez, Salvador Rocher Eduardo Zúñiga

Gehiago irakurri

Agueda Saavedra, Juan Tomás de la Molía, Irene Rueda: Savia Nueva

2022/04/22 20:00 Bilbo, BBK Aretoa

Jerezko Jaialdian parte hartzeak ematen duen bermearekin, Águeda Saavedra, Juan Tomás de la Molía eta Irene Rueda, dantzaren hiru talentu gazteak agertokiaren gainean elkartuko dira euren proposamena garatzeko, Baile, Cante eta Toque izeneko estiloak ardatz hartuta. Horretarako, beren teknika, indar eta berezkotasun guztia eskainiko dizkigute.

Monge&Martin enpresak FlamencoBBK ekimenarentzat prestatutako ekoizpena.

*Flamenco BBK 2022 programaren barruan.

Gehiago irakurri

Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir

2022/04/22 21:00 Noain, Kultur Gunea

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

* DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Zuk Dance: Yerma

2022/04/22 20:00 Zizur Nagusia, Kultur Etxea

Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.

Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.

Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.

1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.

*DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir

2022/04/23 20:00 Castejon, Sarasate Kulturgunea

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

* DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Hamaika

2022/04/24 20:00 Lezo, Gezala Auditoriuma

Hâmaïká pieza fikzioaren eta errealitatearen artean dabil, eta biak nahasten direnean, magia agertu ohi da. Magiak trikimailua du, eta oro har, trikimailu hori ez da erakusten, erakusketak ilusioa zapuztuko lukeelako. Baina ilusioa irudimenik ezak hiltzen du.

Konpainiaren hamaika urteko sorkuntza ibilbidea nabarmendu uzten du pieza honek, lau dantzariren eskutik. Desberdintasun, genero eta askatasunaren garrantzia azpimarratzen ditu.

  • Zuzendaria: Igor Calonge
  • Dantzariak: David Candela, Joan Ferré, Emma Riba, Ainhoa Usandizaga
  • Eszenografia: Igor Calonge

Gehiago irakurri

Borja Boedonable: Solo

2022/04/24 12:00 Donostia, Tabakalera

“Edozein da ezkutatzeko gai, arazoei aurre egin eta irtenbide bila haritzea da indartsu egiten zaituena”.

Solo, egunerokotasunean topatzen ditugun arazoekiko gogoetan du oinarria.

Gure arazoengandik ihes egiteko ezkutatzeko beharraren ideia.

Gure ahultasuna estaltzearren ezkutatzeak, gure beldur eta segurtasun ezak pixkanaka geroz eta handiagoak bihurtzen ditu.

Horrela, gure gordeleku txiki horretan geroz eta erosoago sentitzen gara, baina baita BAKARRIK ere.

Solok, indarberriturik aurrera jarraitzeko bidea isladatzen du, gordelekutik irten eta bakoitza den bezalaxe haritzeko bultzada.

Fitxa Artistikoa

  • Proiektuaren zuzendaritza: Borja Bordonabe.
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Borja Bordonabe.
  • Arropa: Browniebrown.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Kenophobia

2021/04/28 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".

Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Osa+Mujika
  • Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
  • Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
  • Argazkia: Mariló Míguez
  • Bideoa: Etanowski
  • Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Dantzaren irakaskuntza militarra

2022/04/23 10:00 Maule, Mediateka

Jon Iruretagoienak Dantzaren irakaskuntza militarrari buruzko hitaldia emango du Mauleko mediatekan, apirialren 23an, goizeko 10:00etan.

1789ko iraultzaren ostean, Frantziako armadak, hainbat diziplina sartu zituen estrategia militarrean. Horietariko bat, dantza, infanteriako erregimenduetan irakatsia izan zen orduan, eta XX. mendea hasi arte. Aldi berean, herrialde ezberdinek irakaskuntza horren influentzia ezagutu zuten, Xiberuak, besteak beste. Memoria kolektiboak ez baitu osoki oroitzapen hori atxiki, konferentzia honek, mende batez emana izan den dantzaren irakaskutza militarraren barne murgiltzea proposatzen dizue, Xiberoako Dantzek eta Maskaradek XIX. mende bukaeran jasandako aldaketa sakonak ulertzeko gakoak emanez. Baina gerokoak, geroko...

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Xiberoako dantza modernoa

2022/07/09 10:00 Maule, Mediateka

Jon Iruretagoienak Xiberoako dantza modernoari buruzkoa hitzaldia eskainiko du Mauleko mediatekan, maiatzaren 14an, 10:00etan.

Idazle, folklorista, etnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunez kontziente izaki, festaren alde ezohikoa azpimarratzen dute. Horrez gain,  denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta distiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta Europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten Dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Gehiago irakurri

Node: Arachno (Entsegu Irekia)

2022/04/25 19:00 Donostia, Victoria Eugenia

Arachno lan koreografikoaren entsegu irekia, NODE konpainiaren eskutik.
Arachno ahultasun egoera bat da, erabaki egoera baten aurrekoa. Karrerilla hartu eta hutsean jauzi hilgarria egiteko prest dagoen egoera. Arachno gure barrura exigitutako erredentzio baten bila doan esplorazio misio bat da. Gure ahultasuna lau toki desberdinenetan ikertzeko kemena da: heriotza, bakardadea, transitua eta egoa.

Arachno bidaia sideral bat da, unibertso paraleloko X planeta batean hasten dena eta, bertan, Z erlijio baten pausoak norabide bakarrari jarraitzen dio itzulerarik gabeko puntu baterantz, eta OHOko 8. kurtso amaierako festan amaitzen da, non marikoi lodikote bat eszenatoki batera igotzen den lehen aldiz.

  • Antzezleak: Oihana Vesga, Borja Bordonabe, Iosu Yeregui, Ion Estala.
  • Mugimendua: Oihana Vesga, Borja Bordonabe, Ion Estala.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Ion Estala.
  • Zuzendaritza eszenikoan laguntza/artista gonbidatuak: Ainize Txopitea, Alberto Cortés, Oihana Varela, Emilio Manzano.
  • Musika: Zuzeneko soinu-konposizioa.
  • Estudioko musika: Mikel Zubiria.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Argiztapena disenua eta exekutiboa: Emilio Manzano.
  • Filmmakerra: Jesús Lacorte.
  • Argazkiak: Angie Luna.
  • Testuak eta ilustrazioak: Ion Estala.
  • Ekoizpen exekutiboa eta banaketa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE.
  • Egilea eta zuzendaritza: Ion Estala.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

2022/04/28 13:00 Lazkao, Euskadi Enparantza

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Gehiago irakurri

Galdakao Dantz

2022/04/23 16:00 Galdakao, Torrezabal Kultur Etxea

"Galdakao Dantz" Euskal Herriko dantza urbano taldeen jaialdia da. Galdakaoko Udalaren eta BreakOnStage jaialdiaren arteko elkarlanarekin antolatu da. Dantza urbanoen estilo anitzak ikusgai izango dira bi kategoriatan, Junior kategoria (15 urtetik beherakoen dantza koreografiak) eta kategoria absolutua (16 urtetik gorakoenak). Lehiaketa formatua du, kategoria bakoitzeko irabazleek, diruz saritzeaz gain, Maiatzaren 21ean ospatuko den BreakOnStage jaialdian parte hartzeko aukera izango dute. Epaimahaikideak dantza urbanoan eta dantza garaikidean adituak diren 3 dantzarik osatuko dute. Bi pasetan banatuko da jaialdia: 16:00etan Junior kategoria eta 19:00etan kategoria absolutua. Talde esperimentalak bi emanalditan zehar tartekatuko dira.

Gehiago irakurri

Harrobi: Harria Herria

2021/05/05 20:30 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Harria Herria - Dantza bertikala (20 min). Adin guztietako ikusleentzat.

Harria Herria Oreka TX bandaren musika eta Harrobi Dantza Bertikala batzen dituen ikuskizuna da.

Arreta emakumearen irudian jartzen da eta egungo gizartean hartzen duen protagonismoa aldarrikatzen du. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen ari diren emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatzen duten bezala.

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2022/05/07 20:00 Astigarraga, Erribera kulturgunea

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

  • Obra: AMORIA & DOLORE Elkano, lehen mundubira
  • Zer: Euskal itsasketaren urrezko aroko dantzen ikuskizuna
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Enrike Solinís
  • Antzezleak: Kresala dantza konpainiaren 30 dantzari
  • Estreinaldia: Azaroak 12 osteguna 20:00
  • Aretoa: Victoria Eugenia Antzokia Donostia
  • Iraupena: 60 ́minutu
  • Babesa: Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

Hik Dantza Landu: Sol Vazquez

2022/05/07 10:00 Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

“Gorputz sortzailea”

  • Data: Maiatzak 7, 8 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

Ikastaro honen proposamen Nagusia gorputz eta pentsamendu malguago, analitikoago eta aktiboago bat bilatzeko esplorazioa bultzatzea da. Praktika lurreko lanarekin, banakako, binakako edo taldekako gidatutako inprobisazioarekin egingo da, horretarako teknika ezberdinez baliatuz.

Entrenamenduak geure hezur- egituraz eta egitura muskularraz ezagutza kontzienteagoa proposatzen digu, baita ekintzen gaineko arintasun eta askatasun gehiago ere.

Sol Vazquez:

Mar de Platako (Argentina) arte magisteritzak dantza klasiko eta garaikidean titulatua. 

Dantza konpainia independenteetan hasten ditu lehen lanak interprete modura, bere jatorrizko hirian. 2002an Bartzelonara mugitzen da eta bere formakuntzarekin jarraitzen du nazioartean ezagunak diren irakasleekin; Gustavo Lesgard, Peter Jasko, Cecilia Colacrai, David Zambrano, Tono Lachky, Eulàlia Ayguadé, Laura Arís, Martin Kilvady, Jozef Frucek & Linda Kapetanea  eta abar.

Maria Roviraren Art Tránsit Dansan hartu zuen parte freelance modura, 2005etik 2012ra. Roberto Olivanen ROPA konpainiaren “A place to bury strangers”, Atempo Circen “Deal”, Sebastián García Ferro konpainiaren“Impasse#2”, La petita Malumalugaren “My Baby is a Queen”, Roser López Espinosaren  “Novembre” eta GN-MC  konpainiaren “Time Takes The Time Time Takes” lanetan parte hartu du. 

Irakasle gisa, 2006tik 2012ra Aula de Teatre de Matarón, Associació de dansa contemporània de Sabadellen, Sa Nau dansan, Tragant dansan, Institut del Teatren, IEA Oriol Martorellen, Nunart Guinardón eta APdCn aritu da, profesionalentzat ikastaroak ematen. Horrez gain, Jardins de la Pau, Cotxeres de Compte Borrell eta La Sedeta zentroetan ere aritu da. Egun, Area Dansan da irakasle.

Gehiago irakurri

Hik Dantza Landu: Marion Castaillet

2022/09/12 18:30 Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

“Freshmotion”
  • Data: Irailak 12 –  16 / 18:30 – 20:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

“Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du.

dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da.

Marion Castaillet:

Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak.
2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.

2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura.
Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du.
Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.

2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du.
Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian.
2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.

2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da.

2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.

Gehiago irakurri

Hik Dantza Landu: Natalia Fernandes

2022/10/15 10:00 Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

“Anatomia asmatua”
  • Data: Urriak 15, 16 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

Fernandesek sortutako praktika honek, gorputzaren mugimendua perfekzionatzeko erramintak emango dizkigun ikerketa, teknikoki egiteko.

Proposatzen den praktika imajinazioaren probokazio bat gorputzari, gorputza prozesu bezala ulertzera estimulatuz mugimenduan dagoen pertsonari, eta mugimendua eraikuntza bat bezala ulertuz. Horretarako, irudi anatomikoen eta metaforikoen bidez egiten da lan teknikoki mugimenduaren hautemate berri bat sortuz eta muskuluen, hezurren eta organoen ohiko patroiekiko askatasunari bide emanez.

Natalia Fernandes:

Natalia Fernandes dantzaria, koreografoa eta Anatomia Asmatua metodoaren sortzailea da. 

Brasildarra da, Sao Paolokoa, eta Madrilen bizi da 2017az geroztik. Egun, Jesus Rubio Garmoren Gran Bolero (Max saria 2020) eta Acciones Sencillas produkzioetako interpretea da eta baita Poliana Limaren Las Cosas Se Mueven Pero No Dicen Nada produkziokoa. 

Bere dantza formakuntza unibertsitate eta eszena garaikide brasildarrean kokatzen da. Alemania, Israel, Espainia, India eta beste hainbat nazionalitateko koreografoekin ere aritu da. 

Gehiago irakurri

Hik Dantza Landu: Shared Levitation

2022/11/12 10:00 Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

“Shared Levitation partnering”
  • Data: Azaroak 12, 13 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

Klasea gure kontzientzia bideak irekiz eta gure bikotearekin manipulazio ariketak eta pisu eta egitura ikerketa eta frogak egiten hasten da. Fase honetan arreta berezia jarriko diogu gorputz guztia ariketan jartzeari, geure gorputz-adarren bakartutako lanera mugatu gabe. Lehen atal honetan, jolasak geure alderdirik instintibo eta primitiboena esnatzen laguntzen du, arnasketa fluxu natural elkarbanatu batekin konektatuz.

Bikote bakoitza komunikatzeko modu berezi bat bilatzera motibatzen dugu, baita material koreografikoaren bariazioak eta bakarkako irtenbideak bilatzera. 

Geure klasearen beste alderdi garrantzitsu bat, rol aldaketa etengabea da (oinarria eta hegalaria, gidaria eta jarraitzailea), parte hartzaile bakoitzak aukera bakoitza esperimentatzeko aukera izan dezan.

Shared Levitation:

Shared Levitation Marion Sparber eta Alan Fuentes Guerrak sortutako dantza garaikideko eta partneringeko formakuntza eta ekintza plataforma da. Dantza akrobatikoan, salsan, arte martzialetan eta kontakt-inprobisazioan oinarritutako printzipioen nahasketa batean inspiratzen da Shared Levitation Partnering.  Marion eta Alanek  Europa, AEB, Asia eta Latinoamerikan eman ohi dituzte ikastaroak.

Gehiago irakurri

Hik Dantza Landu: Rober Gómez

2022/12/10 10:00 Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea

 “Mugimenduan dauden gorputzen baldintzapen, analisi, sokuntza eta elkartrukea”

  • Data: Abenduak 10, 11 / 10:00 – 14:00
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

Inprobisazioan eta gorputzaren baldintzapenean oinarritzen diren klaseak dira. Helburua gorputza espazioan prestatzea da, imaginarioa martxan jartzea edozein motako entseguri aurre egiteko. Informazio eta norabide sorta zabal batekin, Roberrek klasea gidatuko du dantza klasikoaren, garaikidearen, yogaren eta gaga teknikaren errekurtsoak erabiliz. Mugimenduari lotuta, erakargarriak diren teknikak izaten jarraitzen dute Roberrentzat. 

Klaseen ikuspegia, teknika lantzeaz gain eta beroketa lana egiteaz gain, honakoa izango da: zein da gorputzaren sarrerako atea? Egunero gorputz ezberdina izan ohi dugu, uneoro aldatzen eta nekaturik daukagun dantzarion gorputza onartu. Nola lan egin edozein direla baldintzak, edozein egoeratik edo lesiotik.  Guztiak gehitu dezake. Gorputz libre edo lesionatu batek erraminta eta ezagutza nahikoa izanik, modu egokian burutu dezake eskatutako lana. Pentsatzen duen gorputza eta intuizioa duen burua.

Rober Gómez:

Rober Gomez Figueresekoa da, Gironakoa hain zuzen ere. Bartzelonako Institut del Teatren 2005ean dantza garaikidean graduatua eta Suizako Lausanne hiriko Rudra Bèjart eskola famatutik igarotakoa. 

Bere ibilbide profesionala It Dansan hasten du. IT-n graduondokoa egin ostean, Bonachela Dance Companyn,  Galili Dancen, Club Guy and Roni konpainian, Gelabert-Azzopardi  konpainian, Staatstheater Oldenburg konpainian, Maura Morales kooperatiban, Staatstheater Mainzen, La Veronalen, Sol Picó konpainian, Siberian…egiten du lan.

Errepikatzaile bezala Ballet Konzert Bern konpainian eta Amsterdamgo Goi-mailako Arte Eskolan ere aritu da.

Duela lau urte, Hotel Col.lectiu Escènic kolektiboaren zuzendaritza hartzen du, beste interprete eta zuzendari batzuekin batera. Estreinatu berri dute beraien laugarren sorkuntza:  Habitación 11: LA HONTE, Lisi Estarasek zuzendua Mercat de les Florsen. 

Irakasle modura, Nunart Guinardó, La Caldera, Àrea espai de dansa i creació, La Casa del Moviment, Valentziako Goi-Mailako kontserbatorioan, Badalonako Escola Ritmes eta abar luze batean aritu da. 

Bere dantzarenganako pasioa yogaren ikasketarekin batera egiten du, Asthanga Rocket Yogan formatua baitago. Klase erregularrak ematen ditu Bartzelonan eta penintsula osoan zehar ikastaro trinkoak ematen ditu.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Kenophobia

2022/04/28 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

"Amaitu da festa. Jendeak alde egin du, dena dago hutsik, beldurra sentitzen hasi naiz".

Kenophobia hitzak hutsari beldur irrazionala izatea esan nahi du, eta lotura zuzena du bakardadeari zaion beldurrarekin. Pertsonaia bakoitzak bere beldurrak eta hutsuneak erakutsiko ditu, eta gai izango dira beren traumak garrasika esateko eta jendaurrean ospatzeko.

Fitxa

  • Zuzendaritza: Osa+Mujika
  • Dramaturgia, koreografia: Jaiotz Osa
  • Iinterpreteak: Raymond Naval, Oihana Varela, Jaiotz Osa
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Jantziak. eszenografia: Xabier Mujika
  • Argazkia: Mariló Míguez
  • Bideoa: Etanowski
  • Ekoizpena, banaketa: Osa +Mujika

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Arima

2022/04/29 20:00 Zarautz, Modelo Aretoa

Funtsean, ARIMA dantza garaikideko bakarkako lana izango da, Liam Ó Maonlaík sortutako soinu errepertorioa lagun. Musika tresnen erabilerak (pianoa, arpa zeltiarra eta bodhrán delakoa) eta musikariaren ahotsak klima paregabea sortzea ahalbidetuko dute.

Amaia Elizaranek, Liam Ó 'Maonlaírekin batera, gainazaletik funtsezkora arteko bidaia egiten du. Edertasuna, apaltasuna eta xehetasun txikiak materialari gailentzen zaizkion ibilbidea.

Arnasketa da bide hori osatzeko aukera ematen duen tresna nagusia. Izan ere, arnasketak hasiera eta amaiera lotzen ditu, jaiotzean egiten dugun lehena eta hil aurreko azkena baita. Bizirik mantentzen gaituena, gainera.

Informazio gehiago: Amaia Elizaran

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Amaia Elizaran, Liam Ó Maonlaí
  • Musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Eszenografia: María Laspiur
  • Argiztapena: Sergio García
  • Soinu teknikaria: Iñigo Egia
  • Kanpoko begirada: Leire Otamendi
  • Iraupena: 50 minutu
  • Laguntza: Egia K.E., Dantzagunea, Donostia Kultura, Etxepare Institutua

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2022/04/29 20:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Lucía Burguete, Diego Pazó: La medida que nos ha de dividir

2022/04/29 20:00 Antsoain, Antzokia

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

*DNA Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

iXa Universos de Movemento: Aitzindariak

2022/04/29 21:30 Lodosa, Kultur Etxea

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Gehiago irakurri

Zuk Dance: Yerma

2022/04/30 20:00 Zangoza, Carmengo Auditorioa

Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.

Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.

Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.

1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.

*DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Zuk Dance: Yerma

2022/04/29 20:00 Viana, Kultur Etxea

Proyecto Larrua: Idi Begi

2022/04/29 20:00 Bergara, Seminarixoa

Euskal Herriko Idi Probak oinarri hartuta, animalia eta gizakiaren arteko lotura iriudikatzen du. Haren fisikotasuna, hierarkia eta plazan duen hizkuntza animaliaren ikuspuntutik.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca.
  • Dantzariak: Maddi Ruiz de Loizaga , Miguel Ballabriga, Aritz López.
  • Musika: Bach, Machinefabriek.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2022/04/30 19:30 Altsasu, Iortia kulturgunea

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Sara Baras: Alma

2022/04/30 20:30 Donostia, Kursaal

Itzultzea beti da amets egiteko gonbita, berriro hastea deskubritzeko bidea da, eta oraingo honetan, berriz elkartzea da, idazteko partituraren bertigoa sentitzea, berriz ikusteko piztu behar diren argiena, gure sentimenduak marraztekoa, gure hizkuntza antzerkiaren mihise zalantzati horretan, txalora itzultzea, maitasunera, berora, mantentzen gaituen arrazoiarekin, publikoarekin, ezinezko besarkadara.

Alma besarkada handi bat da, non flamenkoak boleroa besarkatzen duen, eta boleroak flamenkoa besarkatzen uzten duen, bere burua jarraitzeko, soleá, caña, garrotina, buleria... formak, koloreak eta sentsualitatea ustekabeko biraketa batean, kadentzia biroi eginda, zaku hautsien maitasuna, patua ahotsean eta gitarraren gainean hutsik. Alma etengabeko keinua da, beti lagun izan ditugun doinuen oroitzapenetan oinarritutako abentura.
 
Alma marka berezi baten sorkuntza da, bizitza ulertzeko eta konpasera eramateko modu bat, mundua koreografia eta musika berrietatik ikusteko modu baten inguruan dena konposatzeko modu bat, flamenkoaren makila tradizionalenetara egokitutako betiko soinuekin.
 
Dantza, musika, jantziak, argiak, testurak, benetakoaren zaporea gaur egun. Bolero arimadun flandestarrak.

Gehiago irakurri

Sara Baras: Alma

2022/05/01 20:30 Donostia, Kursaal

Antonio Ruz: Signos

2022/04/30 19:30 Donostia, Gazteszena

Proiektu hau Isabel Villanueva biolin-jotzailearen eta Antonio Ruz koreografoaren desira batetik sortua da: lan eszeniko multidisziplinario batean elkarrekin jardutea, musika klasikoari eta dantza garaikideari leiho berri bat irekitzeko asmoz.

Hizkuntzen arteko topaketa honek elkarrizketa bat proposatzen du, aurreiritzirik gabea, soinuaren, higiduraren, ahotsaren, objektuen eta argiaren (edo argi faltaren) artean.

Kontzertu dramatizatua? Biola-errezital koreografiatua? Kontzeptu estetikoa eta argiztapen-diseinua ezin gehiago finduta, györgy kurtág eta johann sebastian bah konpositoreen pieza/miniatura musikalen soinu-arkitektura konplexuak bat egingo du antoniok proposatutako gorputz-partiturarekin.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2022/04/30 20:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
Koreografia: Talde-sorkuntza
Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
Produkzioa: Jemima Cano
Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

V. Dantzari Topaketa

2022/04/30 16:00 Usurbil

  • 16:00etan, harrera dantza-talde gonbidatuei.
  • 18:00etan, kalejira udaletxetik abiatuta.
  • 20:30ean, dantza-emanaldia frontoian.
  • 23:30ean, erromeria Alaiki taldearekin.

Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea eta Usurbilgo Udala.

Gehiago irakurri

Debagoinea bailarako Dantzari Eguna

2022/04/30 10:00 Aretxabaleta

Urtero bailarako herri batek antolatzen du jardunaldi hau; aurten, Aretxabaletari tokatzen zaio. Horrela, Leizarra Musika Eskolak, musikari eta dantzarien artean, 200 lagun inguru bilduko dituen ekitaldi honen testigantza jaso du. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Egitaraua

  • 10:00  Parte hartzen duten taldeei harrera
  • 11:00  Kalejira
  • 11:30 – 13:30 Dantza emanaldia Herriko plazan

Bost dantza taldek hartuko dute parte aurtengo Dantzari egunean:
Antzuolako Oinarin taldeak, Oñatiko Oñatz taldeak, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeek eta Aretxabaletako Leizarra taldeak.

Gehiago irakurri

Ángela Carbajo eta Rosa San: Cucú

2022/04/30 19:00 Billbo, La Fundicion

CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko-dantzarien proiektu bat da, haien ezagutzak eta ibilbide profesionalak bateratzen dituena. Proposamen hau bi artiston kezka batetik sortua da: dantzaren bidez erakutsi nahi dute zer-nola egokitzen diren pertsonak bizitzaren neurrira.

Distantzia, abiadura eta denbora; orainaren kontua. Pertsonen elkartze-neurriak.

Leku, posizio eta topaketa bila dabiltzan mugimenduak, emozioek, sentsazioek, aldaketek edo hausturek bultzatuta. Guztia neurrian, dena da dantzatua.

CuCú obrak dantza eta interpretazioa uztartzen ditu, eta, bat-egite horren bidez, gogoeta eginarazten du; hau da, zer neurri hartzen duen pertsonak bizitzaren aurrean eta, bereziki, errealitate bihurtutako bizitzaren aurrean: beste pertsona bat orainaldian. Erlojuak zalantzazko etorkizuna neurtzen du. Topaketak, begiradak, hurbiltzeak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa… Dena denbora jakin batean igarotzen da, bakoitzak bere berdinaren eta gertatutakoaren aurrean duen neurketak markatuta.

  • Jatorrizko ideia: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
  • Koreografia eta interpretazioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
  • Zuzendaritza eszenikoa: Jesús Pérez
  • Argiztapenaren diseinua: Jesús Pérez, Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
  • Jantzien diseinua: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz
  • Argazkia: Sara Espinosa eta Miguel Ángel Ordóñez
  • Bideo-errealizazioa eta -edizioa: Sara Espinosa eta Ángela Carbajo
  • Edizio musikala: Rosa Sanz
  • Produkzioa: Ángela Carbajo eta Rosa Sanz

Gehiago irakurri

Ángela Carbajo eta Rosa San: Cucú

2022/05/01 19:00 Billbo, La Fundicion

2022/05/01 19:00 Murchante, Kultur Etxea

Zuk Performing Arts konpainiak agertokian jarri du Lorcaren klasikoa modu berezian, dantzaren, testu musikatu bikainen eta ikus-entzunezko eszenak sortzearen bidez.

Zinema, dantza eta musika elkarrekin lotuta, YERMArekin gozarazteko, amatasun-sena bortitza duen emakume baten tragedia, emakume ezkonduentzako amatasun-agindu sozialari erantzuten diona.

Bertan, herri txikietako giroan murgil gaitezke: alorrak, erromeriak, iturria, non emakumeak elkartzen diren arropa garbitzeko, haien irrika eta ametsak, oraingo begiekin ikusiak.

1934an estreinatu zen; erabat denboratik at dago planteatua eta hausnarketara gonbidatzen du.

*DNA 2022 jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

iXa Universos de Movemento: Aitzindariak

2022/05/01 19:30 San Adrian, Kultur Etxea

Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten aitzindariei omenaldia egiten die; borrokan jarraitzen dutenen alde egiten du, eta irabazteko aukerarik izan ez zutenez oroitzen da. Modelaketa eta naturaren poetikaren bidez, Pioneras/Aitzindariak proiektuak ikuslea arima sendo eta borrokalariz beteriko unibertso batean murgiltzen du, banako bakoitza maitatzen eta errespetatzen duen mundu batean; baina esperientzia honen asmo nagusia da gizakiaren indibidualtasuna gizarte berdinzale baten batasun bihurtzea.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra: Saioa Belarra
  • Zuzendaritza artistikoa, ideia originala eta koreorafia: Xian Martinez
  • Antzezleak: MªJosé Casado, Mariona Jaume, Ana F.Melero, Kateryna Humenyuk, Saioa Belarra
  • Laguntza koreografikoa: Kateryna Humenyuk
  • Sorkuntza eta musika gomendioa: Fernando Martínez de Careaga
  • Jantziak: Paula Barcia y Manuel Escurís
  • Argiztapena: Álvaro Estrada
  • Argazkiak: Blanca Razquin

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Gala

2022/05/01 12:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Bi saio izang dira: 12:00 + 19:00

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXV. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Aurten estatu mailako zein atzerriko gonbidatuak izango ditu galak, besteak beste: Hodei Iriarte eta Urko Fernandez Marzana, Iker Rodríguez Sainz, Zuriñe Benavente, M.M. FlamencoDantza, Jone San Martin, Compagnie Illicite Bayonne, Asier Edeso eta Mimoza Koike, Aukeran Dantza Konpainia, Aitor Arrieta eta Lucia Lacarra Matthew Golding-ekin batera.

Gehiago irakurri

Dantza gaualdia: Leinua, Zarena Zarelako eta Rita Mutxiko

2022/04/30 19:00 Hazparne (Mendeala)

Dantza gaualdia Leinua, Zarena Zarelako eta Rita Mutxiko taldeekin.

  • 19:00 Aperitifa/ Pintxo
  • 20:00 Leinua taldearen Sasi Naski ikuskizuna.
  • 21:00 Zarena Zarelako taldearen Parez Pare ikuskizuna.
  • 22:15  Rita Mutxiko taldearekin dantzaldia.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna

2022/04/30 11:00 Baigorri

Duguna (Iruñea), Burgaintzi (Donapaleu) eta Tafallako dantza taldeen desfileak eta emanaldiak izango dira Nafarroaren Egunean.

Egitaraua

Goiza. Gaineko Plaza:

  • 9:00 Ikastolako askaria.
  • 11:00 Desfilea behereko plazatik gainerako plazarat. Duguna, Burgaintzi ta Tafallako dantza taldeak. Makilariak eta Basaldunak. Kilimon, Baigorriko eta Nafarroako ziganteak. Trikitilariak, txustulariak, gaitariak. Txakatxuk eta Ezpela & Kuxkuxtu txarangak.
  • 11:30 Ekitaldia
  • 12:30 Irrintzina
  • 13:00 Larrain dantza eta Jauziak
  • 14:00 Bazkaria

Arratsaldea. Herriko Etxe Aitzina:

  • Haurren xokoa, puzgarriak, egurrezko jokoak eta aurpegi tindaketa
  • 13:30 Jaiak Txaranga
  • 15:30 Elektrotxufla
  • 19:00 Jaiak Txaranga
  • 21:00 Andoni Ollokiegi

Arratsaldea. Behereko Plaza:

  • 15:30 Bertso Saioa: Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina
  • 16:30 Dantza ikusgarria
  • 17:30 Kiki Bordatxo
  • 19:30 Izan
  • 21:00 Kilimak
  • 23:00 Letagin
  • 01:00 Holako Deluxe

Gehiago irakurri

Harrobi: Harria Herria

2021/05/05 20:30 Zaldibar, Olazar pilotalekua

Harria Herria - Dantza bertikala (20 min). Adin guztietako ikusleentzat.

Harria Herria Oreka TX bandaren musika eta Harrobi Dantza Bertikala batzen dituen ikuskizuna da.

Arreta emakumearen irudian jartzen da eta egungo gizartean hartzen duen protagonismoa aldarrikatzen du. Dantza egiten duten emakumeak, eskalatzen ari diren emakumeak, baita harriak altxatzen dituzten emakumeak ere, herrialde bat altxatzen duten bezala.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta soka-dantza

2022/05/03 12:00 Legazpi

  • 11:00: Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa Eliza-atarian txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
  • 12:00: Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara ohorezko arkupean eta Legazpiko ezpata-dantza Euskal Herria plazan Sustraiak Dantza taldearen eskutik.
    • Ezpelur Gaiteroen emanaldia
    • Legazpiko ezpata-dantza.
    • Olaria Saria emate ekitaldia Alaitasuna erroldailari eta Jaiotza taldeari.
    • Soka-dantza
    • Zinta-dantza
    • Larrain-dantza

Gehiago irakurri

Kapela-dantza

2022/05/07 12:00 Legazpi

Kapela-dantza Euskal Herria plazan, Sustraiak dantza taldeak sustaturik. Ondoren, herriko kaleetan eta tabernetan ibiliko dira egun guztian.

Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.

Gehiago irakurri

Santa Krutz ezpata-dantza

2022/05/03 10:30 Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:30: Dultzaineroak kalez kale.
  • 10:30: Banderaren Jetsiera Udal korporazioa, eskopeteroak eta Txistulariak lagunduta.
  • 10:30: Ezpata Dantza Santakrutz zubian.
  • 11:00: Meza Santua Santa Krutz ermitan.
  • 11:30: Eskopeteroak Santa Krutz zubian.
  • 11:30: ezpata-dantza eta brokel-dantzak Santa Krutz zubian.

Gehiago irakurri

Mikel del Valle: Arquitectos del aire

2022/05/12 19:30 Bilbo, Arriaga Antzokia

Hiru eraikin eta bi begirada koreografiko, ondare industrialari buruz hausnartzeko bidaia dantzatu batean.

Espazioaren okupazioa substratu komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldura-material gisa, mugimenduan atmosferak sortzen dituena, hutsaren egiturazko hainbat txokotara iritsiz. Dantzak gorputzari eskain diezazkiokeen gorputz-ezaugarrien hedapenari dagokionez, memoria korporal eta espazialaren garapena nabarmen dezakegu.

Transmititu al daiteke dantzaren bidez eraikinen historia eta arkitektura? Hiru eraikinek eta begirada koreografiko ezberdinek ondare industrialari buruzko gogoeta eginaraziko digute dantzatutako bidaia arkitektoniko baten bidez. Espazioaren mugimenduarekin eta okupazioarekin lan egiten duen diziplina anitzeko talde batek osatzen du proiektua, bi begirada eskainiz, koreografoen begiradak, hain zuzen. Honako hauek dira: Pol Jiménez (Bartzelona) eta Mikel del Valle (Bilbo). Dantza garaikidearen bi ikuspegi, mugimenduaren inguruan, hura lengoaia arkitektoniko gisa ulertuta. Gorputzak espazioan duen mugimendua da dantza, eta arkitekturak eraikuntzaren bidez antolatu eta hierarkizatzen du espazioa. Biak dira espazioaren okupazioa. Airea denboraren bitartez betetzea.

  • Egilea eta zuzendaritza artistikoa: Mikel del Valle
  • Koreografia: Pol Jiménez eta Mikel del Valle
  • Antzezleak: Maite Ezcurra, Asier Ostolaza, Alazne Uralde, Dácil Wijkström, Mikel del Valle
  • Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
  • Jantzien diseinua: Danzarte
  • Argiztapenaren diseinua: Alaine Arzoz
  • Soinu-espazioa: Javier Bejarano Corchado
  • Banaketa: D 8 Sorkuntza Faktoria
  • Argazkia: Zazu Mata
  • Ikus-entzunezkoa: Iker Arce eta Gorka Nalda
  • Aholkularitza eta kanpo-begirada: Vicky P. Miranda
  • Lankidetza: MDVDanza, Teatro Arriaga, Dpto. de Cultura del Gobierno Vasco, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao, D8 Sorkuntza Faktoria y Muxikebarri.

Gehiago irakurri

Dantzan Ikasi Topaketak

2022/05/21 09:30 Eibar, Armeria Eskola

Lehengo urtean hasitako bideari jarraipena emanez, 2022ko Dantzan Ikasi topaketek badute data: maiatzaren 21ean, Eibarren izango dira. Dantzarion elkargune izango da Eibarko Armeria eskola, hausnarketarako eta elkartrukerako espazio eta unea. Euskal dantzaren inguruko dantzari, irakasle, begirale, dantzazale, ikertzaile, aditu eta arituei zuzendutako topaketen egun osoko egitaraua osau dugu.

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 Egitaraua

  • 9:30 Harrera eta aurkezpena
  • 10:00 Dantzaren irakaskuntzarako materiala sortzea: Sortutakoak Tradizionala 9 deialdia. Hizlaria: Gari Otamendi (Dantzan - Dantzagunea)
  • 10:30 Elkarrizketa: Gorputza ezagutu eta oinarrizko teknikak lantzearen garrantzia. Garbiñe Aizpitarte (Gabota - Zarautz) Elkarrizketa: Amaiur Aristik (Dantzan)
  • 11:15 Biribilketa irakasten: Jakina da, ala lantzea komeni da? Nola? Patxi Montero (dantza-irakaslea)
  • 11:45 Atsedena. Kafea.
  • 12:15 Euskal dantza titulazioaren inguruan. Mahai-ingurua: Patxi Laborda (Bilbao Musika - Aiko), Monika Bañales (Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola), Josu Garate (Dantzan Ikasi - Dantzerti), Jon Fernandez (Gasteizko Udala Folklore Akademia).
  • 13:30 Etena. Otordua.
  • 15:00 Dantza-irakasle eta dantzarien legezko kontratazioa eta kudeaketa. Izaskun Salazar (Aurtzaka), Gari Otamendi (Dantzan-Dantzagunea)
  • 15:45 Lapurdi eta Nafarroa Behereko dantzen irakaskuntzaren gabeziak. Oihana Betelu (Begiraleak) eta Pierre Latasa (Begiraleak)
  • 16:15 Euskal dantzaren adierazpenak 10 urte. Pandamie osteko egoera euskal dantzan. Gaurko egoera eta erronkak. Mahai-ingurua: Oier Araolaza (Dantzan), Oihana Betelu (Begiraleak), Unai Esturo (Iurretako dantzariak), Aritz Ibañez (Duguna), Mikel Lasarte (Ortzadar), Pierre Latasa (IDB).
  • 17:30 Topaketaren soka-dantza, eta ostekoak!

Dantzan Ikasi Topaketak 2022

Data: 2022ko maiatzak 21, larunbata
Ordutegia: 9:30 – 18:00
Lekua: Armeria Eskola (Isasi kalea 36), Eibar
Prezioa: doakoa, plaza mugatuak!
Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak